Jentetza handia Azkena rock jaialdian
2006-09-04 02:00 MusikeaAzkena rock jaialdiko hirugarren eta azken jardunaldiak 19.546 lagun batu ebazan Mendizabalan, Gasteizen. Jaialdiko bosgarren urteurrenean, jaialdiak egun bateko asistentzia errekorra lortu eban (igazko zapatuko 15.587 lagunetan egoan egoan orain artekoa). Horrezaz ganera, egun danetako ikus-entzuleen kopurua be gainditu egin dau (igazko 32.104 lagunetan ezarrita egoan).
Azkena rock jaialdiko hirugarren eta azken jardunaldiak 19.546 lagun batu ebazan Mendizabalan, Gasteizen. Jaialdiko bosgarren urteurrenean, jaialdiak egun bateko asistentzia errekorra lortu eban (igazko zapatuko 15.587 lagunetan egoan egoan orain artekoa). Horrezaz ganera, egun danetako ikus-entzuleen kopurua be gainditu egin dau (igazko 32.104 lagunetan ezarrita egoan).
Jaialdiaren maila artistikoari jagokonez, orekeari eusten saiatu dira antolatzaileak eta aurreikuspen guztiak bete dira. Gauzak holan dirala, datuei begira, eguenean 11.053 lagun izan ziran, barikuan 13.494 eta zapatuan 19.546 lagun batu ziran bertan; beraz, danetara, astegoienean 44.093 lagun hurreratu dira Mendizabalako zelaietara. Kontzertuei dagokienean, hiruzpalau gailendu dira era berezi batean. Lehenengo egunean, The Waterboys taldearen kontzertu akustikoak jente askoren interesa biztu eban, izan be, ‘The Whole of the moon” moduko abesti klasikoak entzuteko aukerea izna zan. Bestetik, Iggy Pop & The Stooges-en kontzertua azken urteetan ikusi dogun bere kontzreturik onena izan zan, inspiratuena. Barikuan, barriz, Filadelfiako Marah taldearen kontzertua nabarmenduko neuke. Rock’n’rolla maite daben gaztetxuak eta Bruce Springsteen edota The Replacements moduko taldeen soinua barrizten dabenak. Power pop amerikarreko klasikoen artean dabizan Big Star eta Red Kross taldeak be polito ibili ziran; eta gauari amaierea New York Dolls talde historikoak emon eutson. Zapatu arratsaldeko lehen orduetatik igarten zan jente andana eta Berri Txarrak taldeak jente asko erakarri eban arratsaldeko 17:00etan.
Zapatuan izan ziran jaialdiko bi talderik interesgarri eta esanguratsuenak. Batetik, The Wolfmother talde gaztea. Australiar hirukote batek osotua, euren musikan nabarmena da Led Zeppelin eta 70. hamarkadako taldeen eragina. Zuzeneko indartsua eta bizia. Eta bigarren taldea, My Morning Jacket, jaialdian izan dan kontzerturik ederrena eurek eskaini eben. Kentucky-tik etorren taldeak rock psikodelikoa maite dauela erakutsi eban. Ondoren, Pearl Jam taldeak zarratu eban jaialdia. Jente piloa hurreratu zan, bi ordutako kontzertuaz disfrutetako, rock klasikoa eta nostalgia batzuen begietan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!