Royal Canal, Atom Rhumbako ‘Cabezafuego’-ren proiektu barria

Gotzon Uribe 2006-12-19 01:00   Musikea

Iñigo ‘Cabezafuego’ musikari ezaguna da nafarroako musikagintzan. Iruñean, ‘Mermaid’ eta ‘The Basque Country Pharaons’ taldeen buru izan da, azken urteotan oihartzun handia izan daben taldeak. Bestetik, egun, Iñigo Atom Rhumbako tekladujolea be bada.

Iñigo ‘Cabezafuego’ musikari ezaguna da nafarroako musikagintzan. Iruñean, ‘Mermaid’ eta ‘The Basque Country Pharaons’ taldeen buru izan da, azken urteotan oihartzun handia izan daben taldeak. Bestetik, egun, Iñigo Atom Rhumbako tekladujolea be bada. Taula ganean ikusi dauenak badaki zelako mutila dan Iñigo. Orain, bere lagunekaz batu da eta Royal Canal taldea sortu dau. Beste sasoi batzuetara eroaten gaituen abestiak, beste bizi erritmo bat azaltzen dabenak egiten ditue. Tabernan zein etxean, sutondoan abesteko kantak dagoz ‘Sail with Lord Alembic’ (Noizpop 2006) diskoan. Atom Rhumba, Green Manalishi, El Columpio Asesino eta beste hainbat taldetako lagunak parte hartu dabe diskoaren grabazinoan.

The Pogues, Sly Stone, George Harrison, Ahab kapitaina edota Elton John moduko marinelak porturatu diran portuetan ron berbera edan dau Royal Canalek. Artistearen esanetan, ‘esan daigun baegozala Cabezafuego parrandazalearen barruan beste zirrara batzuk sortzen eustezan gauzak. Disko hau nire bizitzan izandako aldaketa garrantzitsu batetik dator. Benetako maitasuna topau dot, ez bakarrik beste persona batenganakoa, baita neureganako maitasuna be; azken urte honeetan neure burua errespetetan ikasi dot eta neure bakotasunak zeintzuk diran onartzen. Nire barru barrutik atara diran abestiak dira honeek, autobiografikoak izan daitekez edota deabruagaz jantzan egin ondoren ataratakoak’.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu