‘Makala selects Boom Shaka Laka’, euskal kanten bertsinoen diskoa

Gotzon Uribe 2007-01-31 01:00   Musikea

DJ zarauztarraren diskoa 14 kantak osotzen dabe, zein baino zein jantzagarriagoa.

Makala izengoitiaren azpian Mikel Unzurrunzaga Schmitz musikaria dago. Zarauztarra da bera, Makala legez urte piloa daroaz Euskal Herrian eta hemendik kanpo musikaz janzten bere burua. Dj moduan ezaguna askorentzako, bere azken lana ‘Hondartzan’ Metak diskoetxeagaz plazaratu eta jamaikar doinuak gustetan jakozala erakutsi eban. Disko ha zuzenera be eroan dau, talde baten laguntzinoagaz. Emonaldiak jantzan hasi eta lotu barik ibilteko modukoak dira.

Oraingo honetan, ‘Makala selects Boom Shaka Laka’ diskoagaz jatorku. Makalak berak Euskal Herriko hainbat talderen kantak aukeratu ditu disko bilduma interesgarria hau argitaratzeko. Holan, diskoa 14 kantuk osotzen dabe, zein baino zein jantzagarriagoa.

Hainbat talde eta artistak hartu dabe parte diskoan, besteak beste, William S. Fischer, Jimmy Bidaurreta Feat, Mary Soul White, Makala bera, Ortophonk THC, 12 Tribu, Wagon Cookin, Akatz edota Santi Ibarretxe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu