Lisabören disko barria, ‘Ezlekuak’, laster salgai

Gotzon Uribe 2007-01-15 01:00   Musikea

Talde irundarrak bosgarren lana izango dan ‘Ezlekuak’ izeneko diskoa kaleratuko dau laster. Tolosako Bonberenea etxean grabau dabe zortzi kantaz osoturiko CDa eta LPa.

Talde irundarrak bosgarren lana izango dan ‘Ezlekuak’ izeneko diskoa kaleratuko dau laster. Tolosako Bonberenea etxean grabau dabe zortzi kantaz osoturiko CDa eta LPa. Honezkero, baina, taldeak egin ditu aurkezpen kontzertuak, 2002tik agertokietan jo barik egon ostean.


Lisabö taldearen diskografia

DEMO -autoprodukzinoa- 1999
EZARIAN -Esan Ozenki Records- 2000
EGUN BAT NONAHI -Acuarela- 2002
IZKIRIATURIK AURKITU DITUDAN GURAK-Pil Pil Sessions / Metak- 2005

Lisabök plazaraturiko azkenengo diskoa ‘Izkiriaturik Aurkitu Ditudan Gurak’ zan. Aurretik, disko bakarra euken plazan, Ezarian. Izan be, Acuarela diskoetxearentzako egindako lana hiru kanta batzen ebazan EPa zan (Egun bat Nonahi). Lan hori osotzeko, hainbat lagun eta partaideren kolaborazinoa izan eben, besteak beste Experience (Tolosa, Okzitania) taldea, Anari, Xabi Erkizia, Akauzazte, Manta Ray eta Carlos Desastre. Ez eben kontzerturik emon lana aurkezteko eta, gerora, taldeak aldaketa nabarmenak izan ebazan. Holan, orain Lisabö taldea honako honeek osotzen dabe: Eneko Aranzasti (tanborrak), Javi Manterola (gitarrak), Ivan Zabalegi (tanborrak), Ion Yugueros (gitarra apala), Karlos Osinaga (gitarrak).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu