Getxoko Olimpic taldeak irabazi dau aurtengo ‘Proyecto Demo’ lehiaketea

Gotzon Uribe 2007-04-16 02:00   Musikea

Taldeak garagarrilean Benicassim-en egiten dan jaialdian parte hartuko dau, Artic Monkeys, Dinosaur Jr. edota Muse lako taldeakaz batera.

Radio 3 irratiak eta Benicassim-eko Nazinoarteko jaialdiak urtero antolatzen daben maketa lehiaketako aurtengo irabazlea Getxoko Olimpic taldea izan da. Beste batzuen artean, azken urteetan Audience gernikarrak eta Standard getxoko taldeak be lortu izan dabe lehen saria. Taldeak garagarrilean Benicassim-en egiten dan jaialdian parte hartuko dau, Artic Monkeys, Dinosaur Jr. edota Muse lako taldeakaz batera.

Olimpic taldearen ibilbidea oso laburra da, kontzertu gitxi batzuk emon dabezalako. 2005ko udan Asierrek eta Igorrek Kantabriako hondartza batean egindako jaialdi elektroniko batean alkar ezagutu eben. Bertan, Justus Köhncke musikariaren zuzenekoa ikusten, Olimpic proiektua martxan jartea otu jaken.

Buruan euken ideia ohiko talde batena zan –bateria, kitarrak, baxua…-. Holan, taldeari Jorge batu jakon baterian eta, handik gutxira, tekladu-jole moduan Adrian sartu zan. Taldearen eragin musikalen artean Trans Am, XTC edota Talking Heads moduko taldeak dagoz, baita bertoko taldeena be, Delorean eta Standard berbarako.

Pasa dan urteko abenduan grabau eben lehenengo maketa txikia Javi Letamendiagaz (El Inquilino Comunista, Standard).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu