Bilboloop jaialdia Bilbon, urriaren 20an eta 21ean

Gotzon Uribe 2006-09-21 02:00   Musikea

Urtero legez eta udagoienagaz batera, aurten be Bilboloop jaialdia ospatuko da Bilboko Kafe Antzokian, urriaren 20an eta 21ean. Bi egunetan pop musikea, rocka eta gaur egungo tendentzia barriak buztartzen dituan jaialdi hiritar honetan talde desbardinak ikusteko aukerea izango da.

Urtero legez eta udagoienagaz batera, aurten be Bilboloop jaialdia ospatuko da Bilboko Kafe Antzokian, urriaren 20an eta 21ean. Bi egunetan pop musikea, rocka eta gaur egungo tendentzia barriak buztartzen dituan jaialdi hiritar honetan talde desbardinak ikusteko aukerea izango da.

Lehenengo egunean, urriaren 20an, ‘Chico Y Chica’ bikote bilbotarrak joko dau. Seguruenik, euren lan barria izango danaren abestiak aurkeztuko dabez aurrerapen legez. Eurekaz batera, ‘The Prototipes’ eta ‘White Rose Movement’ taldeak izango dira; azken horreek lehenengoz egongo dira Euskal Herrian, pasa dan Benicassim-eko jaialdian arrakastea lortu ostean. Zapaturako, urriaren 21erako, Le Noise bilbotar talde barri eta interesgarria, Bikini Machina frantziarrak eta The Pinker Tones ingelesak izango dira jantzarako kanta finakaz.

Jaialdiaren aurkezpen legez, irailaren 30ean ‘Deloran’ eta ‘Standard’ euskal taldeak izango dira Bilboko Kafe Antzokian. Zarauzko ‘Delorean’ talde arrakastatsuak hirugarren diskoa, ‘Into The Plateau’ aurkeztera jatorku. Punk oinarriak eta new waveren eraginek osotzen dabe euren berezko soinua eta musika independientean erreferentzia garrantzitsua bihurtu dira. Erritmo-kutxa moduan entzuten dan bateria, musika jantzagarri sinkopatua, sintetizadoreak eta jarrera zoroa. Getxotik, ‘Standard’ taldeak post-punk, punk-funk edo dance rock moduan definidu geinken musikea egiten dau, ‘Joy Division’, ‘Spacemen 3’, ‘The Rapture’, ‘Stooges’ edo ‘Happy Mondays’ lako taldeen eraginpean. Taldekideak, aurretik, ‘El Inquilino Comunista’ lako taldeetan jo dabe. Lehenengo diskoak aurten ikusi dau argia ‘3.000V — 40.000W’ izenburupean.

Jaialdirako sarrerei jagokenez, bi egunetarako bonoa izango da salgai eta egun bakotxerako sarrerak be eros daitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu