'Aurtengo Gorakada' Nafarroatik

Gotzon Uribe 2008-07-02 12:19   Musikea

Gor diskoetxe nafarrak aspalditik martxan daukan ekimenaren lagin barri bat aurkeztu deusku. Euskal Herriko 'belaunaldi barriko' zazpi taldek eta Valentzia aldeko beste batek osotzen dabe Gor-ek, udako ziteari begira, argitaratu barri dauen 'Aurtengo Gorakada' disko-bildumea. Hamargarrena.

Aurten plazaratuko diran disko desbardinetan agertuko diran kanta barriek osotzen dabe bildumea. Zortzi kantaz osoturiko diskoa da eta estilo desbardinak buztartzen dira bertan. Berbarako, Bihotz Bakartien Klubaren 'Betazalak' kantea jasoten da, Kerobiaren 'Mezu bat zuretzako' kanta barria, Lauroba Donostiako taldearen lan barriaren aurrerapena 'Ez nintzen irten' abestiagaz, 121dB talde Valentziarra be agiri da, Ezinean punk-rock taldeak 'Zure kolorea' abestia eskaintzen dau.

Aitatu, sorpresa moduan Skalariak taldeko zenbait kidek sorturiko Vendetta taldea be azaltzen dala. Ska erritmoz beteriko abestia aurkezten dabe: 'Crédito hipotecario' (no future). Diskoa osotzeko, Nafarroako Sakana bailaratik datorren Hesian taldea be agertzen da eta euren ondoan Lendakaris Muertos, Iruñeko punk talde berezia, 'Heroes de la clase' obrera kanteagaz, euren 'Vine, vi y me vendí' lan barritik ataratakoa.

Gor-ek zigiluaren taldeak eta katalogoa promozionetako erabilten dau bilduma hau. Aurten, ganera, bertan parte hartzen daben lau taldek zuzenean joko dabe Donostiako FNAC dendan garagarrilean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu