Le Noise bilbotarrek lehenengo diskoa plazaratu dabe

Gotzon Uribe 2008-02-27 13:26   Musikea

'Bilbo Hiria 2007' pop-rock lehiaketako irabazleak 'El camino a casa' izeneko diskoa kaleratu dabe Noizpop zigiluaren eskutik.

'El camino a casa' da Le Noise talde bilbotarraren lehenengo diskoa eta bertan hainbat instrumentu entzun geinkez: bibolinak, gitarra elektriko zein akustikoak, slide gitarrak, bajua, bateria, pianoak, tronpetak, organoak, bandoneoiak, metalofonoak, saxofoiak… baita Robert Mitchumen ahots bikoiztua be! Le Noise igazko 'Bilbo Hiria Pop rock 2007' lehiaketako irabazle subertau zan Europa osotik aurkeztutako 1.300 talderen artean, eta baita taldeko gitarrajole Carlos Beltranek lehiaketako gitarrajolerik onenaren saria lortu be. Lehiaketa honek aurreko urteetan Manta Ray, 12twelve, Unfinished Sympathy, Sidonie, Atom Rhumba, Sunday Drivers edota Audience taldeak izan ditu irabazle.

Eragin musikalei jagokenez, Le Noise taldeak baditu lotura desbardinak Calexico, Yo La Tengo, Dirty Three, Low, Miles Davis edota Nick Cave & The Bad Seeds moduko taldeakaz.

Bestetik, zinema munduak be aparteko atamena behar dau, taldearen sormen prosezuan garrantzia izan dauelako. Le Noise taldearen musikearen sustraietara begiratu ezkero, bertan topau geinkez zinema baltzaren eta western pelikulen giro eta atmosfera ilunak. Ikus-entzunezkoakaz daben zaletasuna euren zuzenekoetan be igarten da eta aukerea dabenean irudiak proiektetan ditue. Horregaz lotuta, aitatu behar da oraintsu Patxi Urquijo zuzendariaren 'Tres' film laburraren soinu bandea be egin dabela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu