Marylin Manson eta Turbonegro BECen

Gotzon Uribe 2007-11-16 10:04   Musikea

Datorren barikuan, zemendiak 23, Barakaldoko BEC erakustazokeak Marilyn Manson kantari estadubatuarraren eta Turbonegro norvegiarraren kontzertua hartuko dau.

Datorren barikuan, zemendiak 23, Barakaldoko BEC erakustazokeak Marilyn Manson kantari estadubatuarraren eta Turbonegro norvegiarraren kontzertua hartuko dau.

Marilyn Manson kantariak 'Eat me, drink me' disko barriaren europako aurkezpen birea zemendiaren 19an hasiko dau Lisboan. Gero, Madril, Bartzelona eta Barakaldo bisitauko ditu.

Barakaldoko eskenatoki berean 3 egun beranduago Bruce Springsteen egongo da. Springsteen Manson-en doinu industrial eta rock gotikotik nahiko urrun dago. Manson kantariak bere burua Marilyn Monroe aktorearen izena eta Charles Manson hiltzailearen izenaren arteko nahasketatik hartu eban, gerora ikusi dan moduan beti egon dalako komunikabideen zurrunbiloan murgilduta.

Lan barria 11 kantaz osoturik dago eta urte batzuk isilpean pasau ondoren honen berpizkundea aldarrikatzen dau. Kantariaren birtuterik handiena erabilten dauen kontzeptu estetikoan dago eta 1994an taldea sortu ebanetik oihartzun handiko ibilbidea egin dau.

Mansonek Ginger Fish (bateria), Tim Skold (kitarrak), Chris Vrenna (teklatuak) eta Rob Holliday (baxua) musikariak izango ditu lagun.

Aitatu behar da Marilyn Mansonen aurretik Norvegiako Turbonegro taldeak joko dauela. 1988an sorturiko taldea klasiko bihurtu da rock’n’roll doinuak jorratzen. Turbonegrok 'Retox' disko barria aurkeztuko dau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu