The Commitments taldeak Bilbon joko dau urtarrilaren 24an
2008-01-16 11:51 MusikeaBilboko Kafe Antzokian izango dira lehenengoz The Commitments taldeko kideak, zuzenean. Kontzertua urtarrilaren 24an eskainiko dabe, 21:00etatik aurrera.
Pelikula famatuko taldea urtarrilaren 24an izango da Bilbon iluntzeko 21:00etan.
Bilboko Kafe Antzokian izango dira lehenengoz The Commitments taldeko kideak, zuzenean. Askok gogoratuko dozue 1991. urtean argia ikusi eban pelikulea. Laguntasuna goraipatzen eban film ha Alan Parke zuzendariak zuzendu eta izugarrizko arrakastea lortu eban.
Oraingoan, pelikulako The Commitments taldea lehenengoz izango dogu Bilbon soul eta blues abestiak joten, mundu osotian zehar egiten dagozan birearen barruan. Kontzertuetan, Alan Parkerren pelikulan erakusten ziran energia eta bizipoza zuzenera ekarri eta publikoa jantzara bultzatzen dabe, etenik bako jaian, lotu barik mobidutera eroaten zaituen musikeagaz.
Pelikulan azaltzen diran soul musikako bersinoak zuzenean entzun daitekez 7 musikariz osotutako taldearen eskutik. Kenneth McCluskey (Derek 'The Meatman' Scully) eta Dick Massey (Billy 'The Animal' Mooney) jatorrizko kideak be Bilbon izango dira. Ganera, taula ganean beste talde batek be joko dau, 'Dublin’s Saviours Of Soul' banda ospetsuak hain zuzen be.
The Commitments taldearen zuzenekoak jai ibiltari bihurtu dira, jo daben leku bakotxean alaitasuna eta musikeaz gozetako aukerea dira nagusi. Aurreko kontzertuetan sarrera guztiak agortu izan ditue.
Zuzenean soul eta blues musikeaz eta abesti klasikoez gozau gura badozue, aukerea parebakoa da. Pelikulearen soinu-bandea osorik joko dabe, 'Mustang Sally', 'Try A Little Tenderness', 'Mr. Pitiful', 'Destination Anywhere', 'Chains Of Fools', 'Take Me To The River' edota 'In The Midnight Hour' kantak, berbarako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!