'Sex Museum' eta 'Ya te digo' zuzenean Bilbon

Gotzon Uribe 2008-05-22 12:11   Musikea

Rock’n’roll gaua izango da bihar, maiatzak 23, Bilboko Kafe Antzokian.

Madrileko Sex Museum talde esanguratsua inoiz baino indartsuago aurkeztuko da Bilboko jarraitzaileen aurrean. Aurretik, Ya Te Digo bilbotarrak izango doguz labatik atara barri daben 'Trash Tango' disko barria aurkezteko.

Rock’n’roll gaua izango da bihar, maiatzak 23, Bilboko Kafe Antzokian.

Madrileko Sex Museum talde esanguratsua inoiz baino indartsuago aurkeztuko da Bilboko jarraitzaileen aurrean. Aurretik, Ya Te Digo bilbotarrak izango doguz labatik atara barri daben 'Trash Tango' disko barria aurkezteko.

Sex Museum Madrilen sortu zan 1985an. Madrileko Mod eszenearen eraginpean hasi ziran rock musikea joten, Los Contentos, Los Flequillos, Pánicos Speed edota Los Negativos taldeen ondoan. Taldearen lehenengo diskoetan musika baltza miresten ebela argi geratu zan (soul, rhythm and blues, rock'n'roll). Musika mueta horreei garage-rock doinuak eta psikodelia batu eta 1997an, hiru urtez jarraian biran ibili ondoren, taldea ixtea erabagi eben, 2000. urtean 'Sonic' diskoagaz bueltetako. Taldearen sonoridadea eraldatze prozesu batean sartuta egon da beti. Orain, zuzeneko ikusgarria daukie eta 70. hamarkadako hard-rock doinuak bikain joten ditue. Hainbat jaialditan parte hartu, nazinoartean bira ugari egin eta kanpoko hainbat taldegaz batera be jo dabe. Deep Purple taldeagaz, berbarako, bira osoa egin eben.

Ya Te Digo taldea orain dala hamar urte sortu zan. Hamarkada horretan gauza asko egin ditue: bigarren izan ziran 'Rock de Lux' aldizkariak antolatzen eban lehiaketan; 'Villa de Bilbao' lehiaketako irabazle be izan ziran; jaialdi ugaritan parte hartu dabe; eta Mogwai, Steve Wybb, Nomeansno edota El Inquilino Comunista lako taldeakaz jo dabe. Lehenengo diskoa 'Girls Vs Boys' taldeko Eli Janneyregaz grabau eben eta Paco Loco zein Santi Garciagaz be lan egin dabe. Kafe Antzokian, atara barri daben diskoa aurkeztuko dabe. 'Trash Tango' izenburupean, rock disko mardula eta ederra egin dau Bilboko taldeak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu