'Tabuak Saltsa berdean' Pako Aristiren eta Mikel Markezen eskutik

Gotzon Uribe 2007-10-24 11:31   Musikea

Bilboko Kafe Antzokian, Gabriel Aresti euskaltegiak antolaturiko kultur egitarauaren barruan izango dira gaur, urriak 24, 11:30ean eta 19:30ean.

Aurtengo irailean, Bilboko Gabriel Aresti euskaltegiak 25 urte bete ditu. Hori ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu ditue, berbaldiak, kontzertuak, osteratxuak… Urrian, Sexty Sexers, Willis Drummond eta Kashbad taldeen kontzertuez gan, Pako Aristi eta Mikel Markez izango dira euren 'Tabuak saltsa berdean' taula ganean aurkezten, emonaldi bigaz: bata goizeko 11:30ean eta bestea arratsaldeko 19:30ean.

Mikel Markez abeslaria eta Pako Aristi idazlearen arteko alkarlana ez da barria, lehendik be eginak dituezalako saio ugari alkarregaz, besteak beste: 'Tribuaren hitz galduak' eta 'Abiadura handiko urte baten', biak be oso arrakastatsuak.

'Tabuak saltsa berdean' ikuskizunean gure arteko tabuak errepasetan ditue, umorez, samurtasunez, eta aldi berean sakontasunez. Pako Aristiren olerki eta ipuinetako batzuk 'harrikada gogorrak dira bizi dogun mundu petral honen kontra'. Kantak, musikea, doinu tradizionalak eta ipuin barriak nahasten ditue emonaldi bizia osotuz, orekatua, indartsua, jentearen bihotzera ailegetan diran berbakaz eta melodiakaz. Ausarta, barritzailea eta desbardina da ikuskizuna, orain arteko ikusleen interesa biztu dauena.

Mikel kantari, bere gitarrearen laguntzinoagaz eta Pako olerki eta ipuin laburrak erreziteta eta, tarteka, musikea be jotzen pianoan edo gaiteagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu