‘Gu ta gutarrak’, musikea eta bertsoak buztartuta
2007-02-01 01:00 MusikeaKorrika Kulturalaren barruan, Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariek proiektu barria aurkeztu dabe Bilboko Bilborock aretoan.
Korrika Kulturalaren barruan, Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariek proiektu barria aurkeztu dabe Bilboko Bilborock aretoan ‘Gu ta gutarrak’ izenburupean. Aurretik idatzitako bertsoak zein momentuan bertan osotutakoak eskainiko ditue bertsolariek, Hertzainak taldeko kide izandako Josu Zabalaren akordeoiagaz, Xanperen perkusinoagaz eta Aitor Rubioren gitarreagaz batera.
Esateko asko dabe Iturriagak eta Elortzak, ‘politikearen, bertso munduaren, gauaren eta beste hainbat konturen ganean’. Horreen danen inguruan idazten hasi eta eurena, benetan eurena dan proiektua urten jaken, hortik ekimenaren izena. Emonaldi bakotxa desbardina izango da, aurretik zehaztutako bertsoez gan momentuan sortutakoak be kantauko dituelako eta ganera, emonkizun bakotxean konbidatu bat izango dabe, 'gutar' bat: aktoreak, musikariak, bertsolariak, marrazkilariak... Bilboko saioan Ander Lipus aktorea egongo da Bilborocken.
Danetara, zortzi emonaldi egingo ditue: zezeilaren 1ean, Bilboko Bilborocken; zezeilaren 8an, Iruñeako Gaiarre Antzokian; zezeilaren 9an, Amurrioko Antzokian; zezeilaren 10ean, Baigorriko Bixentenean; zezeilaren 11n, Getxo Antzokian; martiaren 14an, Arrasateko Amaia Antzokian; martiaren 15ean, Gasteizko Beñat Etxepare Aretoan; eta, azkenik, martiaren 17an, Billabonako Gurea Zineman.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!