Facebook-en arriskuak

Gotzon Plaza Informatikoa 2010-12-02 13:33

Ez zagozala Facebook-en? Bai tipo/a arraroa zarela! Antza danez, gaur egun ez bagagoz Facebooek-en, ez gara inor, ezta kontuan hartzeko personea be, ez zara existiduten.

Gabonak preparetan

Gotzon Plaza Informatikoa 2010-10-21 14:42

Kaltzetinak edo kamisetak oparitzeaz gan, urtenbide erraza izaten da produktu teknologikoak oparitzea: ordenagailu eroangarria, azken modako telefonoa, musikea entzuteko tramankulu txikerra, edo ta pen-drive edo arkatz elektroniko ziztrin bat baino ez bada be, ondo etorriak dira guztiak.

Copyright: 300 urteko kontua

Gotzon Plaza Informatikoa 2010-05-06 11:14

Edozein lanek dauka 'Copyright' ikurra. Zer adierazoten dau ikur horrek? Artelana, pelikulea, musikea, liburua edo beste edozein lan egilearen eskubideen legearen menpean dagoala. Datozan lerroetan, ikur horren jatorria kontauko dogu.

Google eta Txina: amaitu da amodioa

Gotzon Plaza Informatikoa 2010-03-30 10:26

Google Txinan munduko merkadurik handiena topauko ebalakoan egoan. Egia esanda, ez jake ez batari ez besteari lar txarto urten baina, ezkontza askotan legez, amodioa amaitu eta banatzeko ordua heldu jake kideei. Euren arteko hartu-emonak ez da beti lar onak izan eta, ezkonduakoen antzera, izan ditue, izan, matraka batzuk euren artean.

Bidaiatu trenez Interneti esker

Gotzon Plaza Informatikoa 2010-02-24 10:28

Zoragarria izango litzateke ibilbide luzeko trenetan bidaiatzea. Orain, Interneti esker, Transiberianoan bidaia 'birtuala' egin daiteke. Ez da gauza bera izango, ezta pentsau be, baina egon badago webgune bat eta hor Transiberianoko bidaiaren 150 ordu grabauta topauko dozuez.

Apple-ren azken asmakizuna: iPad. Ez hotz, ez bero

Gotzon Plaza Informatikoa 2010-01-29 09:24

Hasieran aparatea nahiko gatxa da. Egin, egin daiteke, eta horretara Apple-ekoak ohituta dagozala emoten dau, euren Mac, iPod edo ta iPhone tramankuluakaz hasiera-hasieratik aparau eben bete-betean eta guztiok geratu ziran (ginan) pozik eta miresmenez beteta egindako lanagaz. Halanda be, oraingo azken tresna honegaz, iPad dalakoa, eretxiak ez datoz hain bateratsu.

Internauten indarra

Gotzon Plaza Informatikoa 2009-12-16 11:11

Abenduko lehen egunak bero-beroak izan dira eta ez nabil eguraldiaz berbaz. Internet eta bertako blogak, hau da, internautak eta bloglariak izan dira sutan egon diranak.

Ebook, etorkizuneko liburua izango ete da?

Gotzon Plaza Informatikoa 2009-10-22 11:57

Oraintsu amaitu da munduko liburu azokarik handiena eta garrantzitsuena, Frankfurtekoa (Alemania). Azokan egon diran mundu guztiko argitaletxeen artean inkesta bat egin da, etorkizunari begira ia zelako eretxiak daukiezan 'ebook'-en ganean. Inkesta horretan egindako galderak gehi beste hainbeste ekarri doguz gurera.

Abogadua kanonaren kontra: ekin eta irabazi

Gotzon Plaza Informatikoa 2009-10-05 18:49

Sevillako Merkatal Arloko Lehenengo Epaitegiak emondako epaia ez da bape pozteko modukoa izan SGAErentzako. Ez diru larregi kendu deutsielako, euren kontrako epaia izan dalako baino (eta, akaso, epai-eredu moduan har daitekelako).

Google eta Microsoft: barriro alkar muturka

Gotzon Plaza Informatikoa 2009-07-24 12:16

Teknologia arloko erraldoiek ezin dabe alkar muturka ibili barik bizi. Bata bestearen negozioan sartu guran, orain be beste gerra sutsu bat hasi da, saltsa horretan ez dago etenik.

Euririk egingo ete dau?

Gotzon Plaza Informatikoa 2009-06-23 15:32

Hyds izeneko enpresa katalan batek hurrengo 20-30 minutuetan euria egingo ete dauen iragarteko sistemea aurkeztu dau. Informazino-iturria eguraldiaren egoerea da, hau da, tenperaturea, presinoa, airearen hezetasun horrelakoak. Datu horreekaz, eurek garatutako programa informatikoak euririk egingo dauen ala ez iragarriko deusku.

Windows 7ren beta bertsinoa doban

Gotzon Plaza Informatikoa 2009-05-12 14:08

Microsoft enpresearen jokabideen artean ez da holakorik izaten baina, oraingoan, 'Windows 7' sistema operatibo barriaren azken bertsinoa (beta bertsinoa, aprobak egitekoa dana) doban deskargetako aukerea emoten deusku.

Dobaneko deskargak amaitu ete dira?

Gotzon Plaza Informatikoa 2009-04-29 12:25

Internetetik fitxategiak (pelikulak eta musikea, berbarako) doban deskargetako dagozan webguneak, beharbada, desagertu egingo dira. Europa mailan, herrialdez herrialde, gero eta lege zorrotzagoak dagoz dobaneko deskargen kontra eta, kasu batzuetan, kartzela zigorrak be ezarri jakez euren arduradunei.

Posta elektronikoa: 'Nokia legea'

Gotzon Plaza Informatikoa 2009-03-30 11:26

Finlandian onartu barri daben legeak enpresek euren langileek enpresako bulegoetatik bialtzen dituen posta elektronikoen barri izateko eskubidea daukiela dino.

Gauzak kopietan trebeak garenez, laster etorriko da gurera horren antzeko legea.

Wanted!

Gotzon Plaza Informatikoa 2009-02-26 14:24

Microsoft enpreseak Wanted kartela jarri dau eta eurak sheriffarena egiten dabe. Diru-sariak be euren boltsikoetatik urtengo dau, 250.000 dolarreko saritxoa (194.000 €). Ederto, baina nor da gaizkilea? Eta bizirik zein hilda eroan behar da?

Ailegau da krisi ekonomikoa teknologia barrietara?

Gotzon Plaza Informatikoa 2009-02-13 14:12

Une gogorretan gabiz aspaldion; burua makur, arazoak eta ardurak gutariko askoren bizkarretan eta etorkizuna nahiko lainotsu, era suabe batean esanda. Banketxeetan eta burtsan sortutako arazoek gizarteko beste esparru ekonomiko askotan be eragin larria daukie. Egunero entzuten dogu eta egunkarietan irakurri zenbat eta zenbat enpresek produzinoa murriztu eta azkenean ateak be ixten dituela.

Nork ulertu medikuen letrea?

Gotzon Plaza Informatikoa 2008-12-10 11:55

Thera izeneko enpreseak 'hCOD' izeneko sofwarea garatu dau. Soft honen berezitasuna hau da: medikuek idazten dituen testuak (berbarako, errezetak edota informeak) ulertzeko moduan iminten ditu.

SlotMusic: musika-formatu barria?

Gotzon Plaza Informatikoa 2008-11-13 11:22

Negar eta negar. Horrelaxe dagoz diskoetxe guztiak. Ez dabela CDrik saltzen, Internetek eta pirateoak kalde handia eragiten deutsiela.... Negarra dariela. Beharbada oraindino ez dira konturatu Interneten sasoian bizi garala. Hainbeste malkoren ondoren, diskoetxe nagusiak SanDisk enpreseagaz batu dira SlotMusik izeneko musika-txartela sortzeko.

iPod, Blackberry eta Zune barriak

Gotzon Plaza Informatikoa 2008-11-04 11:11

Erosi barri dogun aparatu elektronikoaren ostean gure boltsiloetan oraindino diruaren hutsunea sentiduten dogunean, merkaduan tramankulu barriak dagoz. Lasterketa honetan ez gara sekula tropelaren aurreko aldean egongo, inondik inora.

Widget Channel, telebista barria jatorku

Gotzon Plaza Informatikoa 2008-09-23 14:36

Zelakoa izango da 'etorkizuneko telebista' hori? Akaso, etorkizuna urrunegi dago baina datozan hileotan etorriko jakuna momentuz honakoxea izango da: gustetan jakun programea ikusten gagozan bitartean e-mailak bialdu, txateau edota emitiduten dagozan pelikulearen ganeko informazinoa topau ahal izango dogu.