Microsoft galtzaile: Open Office XML ez da oraingoz estandarra izango

Gotzon Plaza Informatikoa 2007-09-07 02:00

Estandar bat egonik, zergaitik ez bigarren bat, pentsau dabe Microsoft-ekoek. Hona hemen ba euren produktuagaz, Microsoft Open Office XML (OOXML), ISO erakundearen ateak joka.

Ur azpiko Wi-Fi sistemea

Gotzon Plaza Informatikoa 2007-07-26 02:00

Urpekarien arteko komunikazinoa ahalbidetzeko asmoz, gaurko teknologia aprobetxauta Britainia Handiko hiru enpresa batu dira erronkeari aurre egiteko: bi urte barru edo, ur azpian irrati komunikazino sistema bat garatzea da asmoa, lehorrean Wi-Fi sistemea erabilten dan antzera.

PowerPointaren 20. urteurrena

Gotzon Plaza Informatikoa 2007-07-10 02:00

1987an, PowerPoint 1.0 bersinoa agertu zan. Kuriosoa (ala ez) baina bersino hau Mac ordenagailuetarako agertu zan. Eta egia esan ez da bape kasualidadea, Mac ordenagailuek teknologia aldetik beti joan diralako bi edo hiru pausu aurretik eta beste arrazoi bat, sasoi haretako ordenagailuek oraindino DOS sistema operatiboagaz, ez ziralako kapaz holako sistema grafiko bati eusteko.

Ordenagailua itzultzaile

Gotzon Plaza Informatikoa 2007-06-18 02:00

Orain arteko sistema automatikoetan (gehienek) itzultzaileen laguntzinoa behar izan dabe baina azken teknologiak aprobetxauta, hor dabilz Google edo ta Europar Batasuna (SMART proiektua) beste proiektu barri batzuk bultzatzen, itzulpegintzan oraindino barria dan ‘itzulpen estadistiko automatikoa’ izenekoaren harian.

Ordenagailua: antolatzailea antolatu

Gotzon Plaza Informatikoa 2007-06-06 02:00

Ordenagailua tresna aproposa da informazinoa eta bestelakoak hantxe sartuta eukiteko: argazkiak, bideoak, umeen etxekolanak, kalkulu orriak gure hipotekea zelan doan jakiteko, idazkiak eta bestelakoak. Betiko leloa: sartu eta sartu, han gordeta egongo diralakoan, baina gero, nork topauko dau behar doguna?

Google-en agertzearen garrantzia

Gotzon Plaza Informatikoa 2007-05-14 02:00

Interneteko bilatzaileen artean zein da gehien erabilitakoa? Duda barik, Google. Horregaitik, edozein web gunerentzako guztiz inportantea da Google-en loturea agertzea. Bilaketa hori egiteko Google-k hainbat aldagai erabilten ditu, 200 aldagaitik gora.

Eskuko telefonoa: spam-aren helburua

Gotzon Plaza Informatikoa 2007-04-24 02:00

Urteetan dabilz enpresak holakoak egiten eta jarraituko dabe hurrengoetan. Arlo bi buztartzen dira: alde batetik, publizidadearena eta bestetik, negozio hutsarena.

Nork ordainduko dau zerga digitala?

Gotzon Plaza Informatikoa 2007-03-27 02:00

Hasiera batean zehaztutako epea marti honetako 27an izan da baina atzeratu egingo da. Zeren epea? Egun horretarako, zerga digitalak (‘kanona’) finkatuta egon behar eban baina, akordiorik ez dagoanez, atzeratu egin dabe eguna.

Kontuz, Oseminti zelatan dago

Gotzon Plaza Informatikoa 2007-03-07 01:00

Persona susmagarriak kontrolau guran jaio dira holako sistemak baina susmagarriak eta susmagarriak ez diranen komunikazinoak kontroletea sano erraza da eta egoera horren aurrean, mugak nork zehaztuko ditu? Seguridadearen atxakiagaz dana dago libre?

Sexuaren garrantzia

Gotzon Plaza Informatikoa 2007-02-27 01:00

Pornografia izango ete da orain be erabagilea Blue Ray edo HD DVDaren artean bat aukeratzeko orduan?

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Eskuko ordenagailuak ehun dolarrean

Gotzon Plaza Informatikoa 2007-02-20 01:00

Non eta nork egin leikez horren produktu merkeak gaurko ekonomia globalizatuan? Nonork igerri dau? Bai horixe, Txinan, zelan ez ba. Eta zelako tramankuluagaz datoz? Ideia ez da bape barria baina adi egon behar gara: eskuko ordenagailuak ehun dolarrean.

2007 IKT modernizazinoaren saria

Gotzon Plaza Informatikoa 2007-02-12 01:00

Bizkaiko Foru Aldundiak administrazinoko barrikuntzeari emoten jakon ComputerWorld 2007 saria jaso dau, bere egituren eta kudeaketa prozesuen informazinoaren eta komunikazinoaren teknologien modernizazinoan egindako ahaleginagaitik.

Bideokluben etorkizuna

Gotzon Plaza Informatikoa 2007-02-01 01:00

Hurrengo urteotan telebista eta Internet-en arteko buztarketea gero eta estuagoa izango da eta hori heltzen jakunean, guk geuk aukeratuko dogu ze pelikula (edo telebista saio) ikusi gura dogun momentu bakotxean.

Sagarrondoaren fruta barria

Gotzon Plaza Informatikoa 2007-01-22 01:00

Ameriketako Estadu Batuetako San Frantzisko urian egindako MacWorld kongresuan Apple enpresakoek euren gadget barria erakutsi deuskue: iPhone. Estadu Batuetan bagilean egongo da salgai eta Europan urte amaierara arte itxaron beharko da.

Gabonetako izar distiratsuena: Nintendo Wii

Gotzon Plaza Informatikoa 2007-01-03 01:00

Teknologia erregaletea aukera ezin hobea da gure ideia eskasak aberasteko. Hamaikatxu idea dagoz merkatuan baina finago aztertuz, imini daiguzan gure begiak egunotan distirarik handiena emoten dauen produktuaren gainean: Nintendoren Wii.

Agur, bai agur DVDari

Gotzon Plaza Informatikoa 2006-12-13 01:00

EVD, Enhanced Versatile Disc sistema barria kalidade handiagokoa da eta disko bakotxean informazino gehiago gorde daitekela esaten deuskue adituek.

Windows Vista eta Office 2007: astiro baina badatoz

Gotzon Plaza Informatikoa 2006-11-22 01:00

Bakotxak jakingo dau Olentzerori zer eskatu baina teknologiagaz zerikusia daukan zeozer gura badogu, ez daiguzan ahaztu Microsoft-en azkenengo aukerak: Windows Vista sistema operatiboa eta Office 2007 programa paketea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Liburuak argitaratzeko bidea Interneten

Gotzon Plaza Informatikoa 2006-11-02 01:00

Inork ezagutzen dau idazlerik, poesia, eleberria zein antzerki saioen idazlerik? Holan bada, galdetu eiozue zer dan gatxagoa, liburua bera idaztea edo bere lana kaleratzeko egin behar dauzen komeriak?

Apostuetarako sasoi txarrak

Gotzon Plaza Informatikoa 2006-10-20 02:00

Estadu Batuetako Kongresuak lege proiektu bat onartu dau, presidentearen sinadurearen faltan dagoana. Ondorioa nagusia: on-line egiten diran apostuetan legez kontrakoa izango da kreditu txartelez, txekez edo ta trasferentzia elektronikoz pagetea.

Iragarkien etorkizuna Sarean dago

Gotzon Plaza Informatikoa 2006-10-06 02:00

Teknologiari esker (zoritxarrez edo zorionez), iragarkiak, barriak eta enparauak ikaragarrizko abiaduran zabaltzen dira eta gainera jente piloa izaten da hartzailea.