Ur azpiko Wi-Fi sistemea

Gotzon Plaza Informatikoa 2007-07-26 02:00

Urpekarien arteko komunikazinoa ahalbidetzeko asmoz, gaurko teknologia aprobetxauta Britainia Handiko hiru enpresa batu dira erronkeari aurre egiteko: bi urte barru edo, ur azpian irrati komunikazino sistema bat garatzea da asmoa, lehorrean Wi-Fi sistemea erabilten dan antzera.

James Bond famatuaren pelikulea: ‘gaiztoak’ bere atzetik doaz eta gure morroiak ez dauka beste urtenbiderik itsasora dzanga egitea baino. Ur azpian dagoanean, ezelako arazo barik kasko miresgarri bat ipinten dau buruan (nondik atara dauen ez dakigu). Eta orain dator onena: kaskoa buruan jarrita daukala, bulegora deitu eta laguntzaileekaz berba egiten dau gaizkileen ezaugarriak eta planak aurretiaz jakiteko.

Holakoa izan leiteke pelikulea baina gure espioi gogokoenetako pelikula askotan legez, errealidadean gauzak ez dira holan izaten edo behintzat gauzak hain errazak ez dira izaten, inondik inora be. Ur azpian komunikazinoa lortzea pelikuletako kontua baino ez da, oraingoz.

Kontuak kontu, jente askok egiten dau lana ur azpian; ez ahaztu petroleoa edo gasa garraitzen daben ontzietan sarritan urpekariak behar izaten dituela; ur azpian dagozan oleoduktu edo gaseoduktoak be ugari dira eta zenbat telefonia kable dagoz kontinente batetik bestera itsasoa tartean dala? Zenbat arkeologi lan egiten dira itsasoetan? Zenbat ikertzaile (ozeanografo edo ta ekologista) dabil itsasoko bizitza aztertzen eta ikasten? Jakina, zeregin horreetarako ur-azpiko itsasontzi bereziak be badagoz baina sarritan urpekarien lana nahitaezkoa izaten da. Urpekarien arteko komunikazinoa ahalbidetzeko asmoz, gaurko teknologia aprobetxauta Britainia Handiko hiru enpresa batu dira erronkeari aurre egiteko: bi urte barru edo, ur azpian irrati komunikazino sistema bat garatzea da asmoa, lehorrean Wi-Fi sistemea erabilten dan antzera. Britainia Handiko Merkataritza eta Industria Sailak bultzatuta punta-puntako enpresak batu dira:

- Wireless Fibre Systems: ur azpiko irrati uhinetan espezializatua.
- Tritech International Ltd: ur azpiko lanetarako urruneko kontrolpean lanean dabilzan itsaspekoetan espezializatua.
- Insensys: gas, petroleo eta haize-indarrez dabilzan sistemen estrukturak kontroletako dagoan enpresa aditua.

Zailtasunak handiak dira, jakina, irrati uhinak ur azpian ez dirala trasmitiduten lehorrean moduan. Baina injineruek topau dabe horretarako erremedioa: lehorrean kanpu elektrikoa erabilten dan moduan, ur azpian kanpu magnetikoa erabiltea. komunikazinoa izatea.

Bide honetatik, lehenengo enpreseak prototipo antzerako bat plazaratu eban igaz, S1510 izenekoa. Hau ur azpiko irrati modem bat zan eta horretan oinarrituz, urte bi barru helburu nagusi bi lortu gura ditue: batetik, lanean dagozan urpekarien artean berba egiteko sistema bat garatzea eta, beste alde batetik, urrutiko kontrolpean dagozan makinak (itsaspeko txikiak eta antzerakoak) ondo gobernetea sakonera handiko lanetan dabilzanean eta bide batez, holako tresnakaz lortzen diran datuak ondo trasmitidutea.

Normalean, ur azpiko lanetarako itsaspeko txiki bi erabilten dira: bata ROV izenekoa (Remote Operated Vehicle) eta bestea AUV izenekoa (Autonomous Underwater Vehicle). Biak errobotak dira, hau da, ez dago gizakirik barruan. Lehenengoa, itsasontzi bat lotuta dago kable baten bitartez. Kable horretatik aginduak pasetan jakoz eta gorantz datuak doaz: argazkiak, sensoreetako datuak eta holakoak. Bigarrena be errobota da baina normalean sakonera handietako lanetarako erabilten da (6.000 metrotara heldu daiteke).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu