Eskuko ordenagailuak ehun dolarrean
2007-02-20 01:00Non eta nork egin leikez horren produktu merkeak gaurko ekonomia globalizatuan? Nonork igerri dau? Bai horixe, Txinan, zelan ez ba. Eta zelako tramankuluagaz datoz? Ideia ez da bape barria baina adi egon behar gara: eskuko ordenagailuak ehun dolarrean.
Non eta nork egin leikez horren produktu merkeak gaurko ekonomia globalizatuan? Nonork igerri dau? Bai horixe, Txinan, zelan ez ba. Eta zelako tramankuluagaz datoz? Ideia ez da bape barria baina adi egon behar gara: eskuko ordenagailuak ehun euroan.
Sichuan Sinomanic Technology enpreseak jakinarazo dau Tian En GX2 izeneko eskuko ordenagailu merkea egiten hasiko dala aurtengo bagilean. Izen teknikoa arraroa da eta, horregaitik, ‘Longmeng’ izenagaz atarako dabe merkadura (euskeraz ‘dragoiaren amesa’). Amesa txinatarrentzako eta ames-gaiztoa arlo bereko munduko beste enpresentzako, produktuak arrakastea lortu ezkero laster izango dogulako gure artean, ez dakit informatika dendaren batean ala txinatarren salmenta merkeetako negozioetan. Burrukea gogorra izango da.
Ordenagailu merkearen helburua honakoa da: Txina herrialde erraldoian azpiegiturak gitxi garatuta dagozan landa-guneetako biztanleek informazinoaren gizarteko aukerak izatea. Horretarako, telebistearen pantailara konektetako moduko ordenagailua garatu dabe. Gainera, potentziari jagokonean, Pentium III baten antzekoa da, barruan DVD irakurgailua dauka, Linux edo Future Alpha sistema operatiboaz horniduta dator, txinera eta ingeles hiztegiak daukaz barruan eta agenda txiki bat be badakar. Hardwarea eta softwarea buztartuta, negozioa etxean geratuko da oso-osorik.
Esan dogun legez, ideia ez da bape barria. Hor dago igaz kaleratutako OLPC izeneko proiektua (One Laptop per Child, eskuko ordenagailu bat ume bakotxarentzako). Nicholas Negroponte-k bultzatu eban eta Nazino Batuen babesa jaso dau. Helburua batez be Hirugarren Munduko ume guztientzako holako ordenagailu bat plazaratzea da. Ordenagailu hori umeen hezkuntzan erabiliko da, liburuak erabilten diran legez. Udagoienean jarriko ei dabe salgai 2B1 izenagaz 100 dolarrean.
Arlo teknikoari jagokonean, Linux sistema operatiboaren bersinoa dauka (Windows baino memoria gitxiagogaz baina arinagoa), router bat daroa barruan (Interneten kable barik ibilteko), 7,5 pulgadako TFT pantailea dauka, hiru USB ate eta pantailak buelta osoa emon leike, Tablet-Pc antzera geratzeko.
Eta zelan da posible makinatxuok horren merkeak izatea? Betiko ordenagailu baten prezioan, kostuaren erdia muntaian, kutxan sartukeran erabilitako materialetan (plastikoak eta kartoiak) eta publizidadean joango jaku. Geratzen dan erdia hartzen badogu, beste zati bat energia asko alperrik galduten dauen hardwarean doa. Ordenagailu merkeak, barriz, energia aurreratzeko egin dira, eroango diran herrialde askotako hainbat lekutan ia argi-indarrik be ez dagoalako.
Beharrizanik bako gastuetan aurreztu ezkero, ordengailuaren prezioa 100 dolarrean geratuko jaku. Holako ekipoak zuzenean salduko jakez gobernuei eta Hezkuntza Ministeritza edo Sailen bitartez eskola eta ume guztietara ailegauko dira. Brasil, Argentina, Tailandia, Egipto eta Hego-Afrikako umeak izango dira lehenengoak, baina helburua munduko herrialde guztietara (batez be pobreenetara) heltzea da. Baina, zelan biztu argi-indarrik barik ordenagailua? Hasieran, bateria kargetako, biradera edo manibelatxu bat euken eta, horri bueltak emon ezkero, ordenagailua martxan jarten zan. Baina, antza danez, arinegi apurtzen zan eta orain bedarra ebagiteko erabilten diran makinek legez, holako sokatxu bat daukie eta, tira egin ezkero, martxan jarten da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!