Euskerazko txatbot barria: 'Kimu'.

Bizkaie! 2025-10-09 13:36   Pil-pilean

Enpresen eta erakundeen beharretara egokitzen da.

Enpresa eta erakundeen eguneroko lanetan lagungarri izango dan euskerazko txatbota egin dau Oraik: Kimu. Eredua arina danez, enpresa eta erakundeen zerbitzarietan eta ordenagailuetan instala daiteke eta horrek datuen pribatutasuna eta konfidentzialtasuna jagoteko aukerea emoten dau. 

Hizkuntza arrunta baliatuz erabiltzaileak euskeraz eskatutako hainbat ardura ulertu eta gauzatzeko gai da eredua. Holan adierazo dau, Xabier Saralegik, Oraiko NLP Teknologietako arduradunak: lanerako hainbat beharretan erabil daiteke, besteak beste, itzulpenak eta laburpenak egiteko, dokumentuen ganeko galderei erantzuteko, informazinoa ateretako, testuak zuzentzeko, egokitzeko…

Halanda be, enpresen eta erakundeen beharren arabera, eredua eginkizun zehatzetarako espezializetako aukerea be dago, emoitzen kalidadea arabere gehiago hobetzeko. Era beream, Kimuk emoitza onak emoten ditu beste hainbat hizkuntzatan be: gaztelania, ingelesa, italiera… Gainera, baliabide eta energia gutxiago behar dabe: eredua zerbitzatzeko hardwarearen kostua nabarmen murrizten da. Beraz, makina merkeagoa behar da eredua instaletako. Beraz, emoitzen kalidadearen eta konsumoaren arteko orekeari erreparatuta, euskerazko eredu hau parebakoa da.

Kimu ereduaren gaitasun eta potentziala erakusteko asmoz, Beta webgunea sortu dau Oraik: https://kimu.orai.eus. Bertan, probak egiteko aukerea izango dabe erabiltzaileek. Hori bai, sarbidea gonbidapen bidez eskuratu ahal izango da momentuz.

Orai

Adimen artifizialeko zentroa da Orai, hizkuntza naturala prozesetako puntako soluzimo teknologiko adimendunak ikertzen espezializatua. Emoitza arrakastatsu asko lortu ditu zentroak, 20 urtetik gorako esperientziari esker.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu