LEB Intensifek Elizondo hartuko dau arte garaikidearen eta komunidadearen bidez

Bizkaie! 2025-10-10 09:54   Kulturea

Lengoaia eszeniko barrien jaialdia urriaren 17tik 19ra izango da.

Antzerkia, jantzak, zirkoa, performancea, instalazinoak, musika esperimentala eta folklore proposamenak batzen dituen hamabi ikuskizunek espazio publikoa hartuko dabe eta Baztango uriburuko karrika eta plazak eszenatoki erraldoi bihurtuko ditue.

Publikoaren parte-hartze aktiboa sustatzeko, hiru bitartekaritza-jarduera egingo dira: Hika Teatro konpainia donostiarrak Elizondoko Eskola Publikoko eta Baztan Ikastolako ikasleakaz topaketa bat egingo dau.

Beste alde batetik, Iosune Onraita artista gaditarrak tailer parte-hartzaile bat gidatuko dau, Baztango herritarrek osotutako boluntario talde bategaz; euren artean izango da Benito Menni Ospitale Zentroko egoiliar talde bat be. Tailerraren emoitzea urriaren 17an aurkeztuko da, Gure Etxea / Nuestra Casa izenburupean.

Urriaren 17an, Lekarozko Intitutuko ikasleek arte eszenikoetako hainbat personaia nabarmenen bisitea jasoko dabe: Helena Pimenta (Espainiako Antzerki Zuzendarien Alkarteko presidentea eta 1993ko Antzerkiaren Sari Nazionala), César Barló (Espainiako Arte Eszenikoen Akademiako Zuzendaritza Batzordeko ordezkaria), Nieves Rodríguez (dramaturgoa, Antzerkigileen Alkarteko kidea), Odei Domingo (2025eko Magiaren Sari Nazionala eta Nafarroako Antzerki Enpresarien Alkarteko presidentea), Yolanda Campos (konpositorea eta NAK jaialdiko zuzendaria) eta Carmen Larraz (koreografoa eta ‘Danzad, Danzad, Malditos’ jaialdiko zuzendaria).

LEB Intensif, LEB 25 Programako bost jardun-arloetako bat

Honako honeek osotzen dabe programa: LEN PROD, LEB LAB, LEB EKIN, LEB Zazabl eta LEB Intensif. Helburuak dira abangoardia eszenikoa landa eremura hurreratzea, kulturara heltzeko eskubide unibersala bermatzea, sorkuntzea bultzatzea eta artistak eta publikoa konektetea.

Egitaraua

Urriak 17

Atearen bestaldean (Hika Teatroa) 10:45ean, Merkatuko Plazan.
Gure Etxea / Nuestra Casa, Iosune Onraita eta Baztango auzokideak: 18:00etan, Foruen Plazan.
Welcome & Sorry, Ganso&Cia: 20:00etan, Foruen Plazan.

Urriak 18

De Tu a Tu. Circo Mur: 13:30ean, Foruen Plazan.
Dial-A-Story. Proyecto Cultura: 16:00etan, Abesbatza Plazan.
Olvido Flores. Estefanía de Paz Asín: 15:30ean, 16:30ean, 17:30ean eta 19:00retan, Abesbatza plazan.
Cos(I)Ficades. Las Chicas del Barro: 18:00etan, Foruen Plazan.
Okologie. Centro de Música Contemporánea Garaikideak: 20:00etan Arizkunenea Kontzertu Aretoan.

Urriak 19

Gandeia. Gandeia: 13:30ean, Foruen Plazan.
Heroiaren Mina. Gaizka Chamizo: 16:30ean, Txokoto zubian.
Luz Negra. Dínamo Danza: 17:15ean, Txokoto zubian.
Butaca 78 Eserlekua. 18:15ean, Txokoto zubian.

*Euria egiten badau, Txokoto Zubiko ikuskizunak Merkatuko Plazan eskainiko dira. Gainerakoak, frontoian.

Leb 25

Programea Iriarte Pilez Alkarteak sustatzen dau, Nafarroako Kutxa Fundazinoak eta la Caixa Fundazinoak sustatutako Innova Programearen laguntzeagaz eta Eszena Zuzendarien Alkartearen (ADE), Antzerki Egileen Alkartearen (AAT), Nafarroako Enpresa Eszenikoen Alkartearen (ESNA) eta Espainiako Arte Eszenikoen Akademiaren (AAEE) lankidetzea. Baztango Udalagaz batera, Agoizko Udala, Pirineon Sport Xperience eta Txokoto Tabernea. Leb Intensif Jaialdiak Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren diru-laguntzea dauka.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu