Hilaren 25ean, 'XII. Tomás Gogoratuz' kontzertu liriko-korala izango da
2025-10-10 07:56 KultureaKolitza Korua abesbatzaren 70. urteurrena ospatzeko.

Balmaseda San Severino 2025 Jaiak urriaren 17tik 26ra egingo dira eta aurten be San Severino Plazea izango da ospakizunen bihotza, ekitaldi gehienak bertan egingo baitira; salbuespen bakarrak izango dira beste gune batzuetan antodutakoak, besteak beste, Horcasitas Jauregian, frontoian edo Las Lacerasen.
Egitaraua
- Jaiak urriaren 17an, barikuan, hasiko dira, jaietan edozein eraso mota salatzeko alkarretaratzeagaz, Balmasedaren konpromisoa berretsiz: jai seguruak, bardinzaleak eta errespetuzkoak izatea. Ondoren, ohiko txupinazoa jaurtiko dabe Balmarria Antzerki Taldeak eta Makroeolikorik ez plataformeak San Severino 2025en hasiera ofizialari ekinez. Jarraian, txosnak edegiko ditue, parrillada herritarra egingo da, eta plazan Nafarroa Kanta Taldeak, ÑKU komediek, Feos pero majos taldearen kontzertuak giroa jarriko dabe eta DJen aurrez aurreko animau batek, gauari amaierea emongo deutso. Mozorrotuta joatea nahi dabe atontzaleek Txosnaguneak Mozorro Eguna izetau baitau.
- Urriaren 18an, zapatuan, edade guztietarako jarduerak izango dira: Txikigunea frontoian, igel txapelketea eta Ondalaneko erraldoiak kaleetan zehar. Musikeak barriro hartuko ditu alde zaharreko kaleak Txaranga Sama-Siku eta Rockalean taldeagaz, arratsaldea girotuz Bulego taldearen kontzertu handiaren aurretik; kontzertua 22:30ean izango da San Severino Plazan. Ondoren, erromeria eta DJ Serxxoren saioa izango dira, jai egun biribilari amaierea emonez.
- Urriaren 19an, domekan, jai-giroa Horcasitas Jauregira lekualdatuko da, Enkartur alkarteak atondutako Mahats-batze tradizionalaren jaiagaz. Ondoren, bertso- saioa eta Azkoaga Bandearen kontzertua izango dira San Severino Plazan.
- Urriaren 23an, eguenean, egun berezienetakoa izango da: 53. Putxeren Nazinoarteko Lehiaketea. Hitzordu enblematiko honek ehunka kuadrilla batzen ditu herriko plater adierazgarri honen inguruan. Egun osoan zehar fanfarriak, kalejirak eta sari-banakeeta egongo dira, eta amaieran Vulkano orkestrearen erromeria. Aurten, lehiaketeak aurkezle barria izango du: Eoitz Txurruka telebistako aurkezlea. Era berean, La Robla tren historikoaren bilbidea omentzeko hiru urteko gai-trilogia hasiko da. Edizino honetan, Kantabria izango da konbidautako probintzia eta bertako sukaldari ospetsuak epaimahaiaren parte izango dira, beste hainbat sorpresagaz batera.
- Urriaren 24an, ostiralean, egitarauan Putas Amak taldearen bakarrizketa izango da 19:30ean, eta 22:00etan hasita, Putas Amak, Lokers eta Disisters DJ taldeek gaua girotuko dabe kontzertuakaz.
- Urriak 25, zapatua, Umee Dantzaldia Xeberin Deuna ekitaldiagaz hasiko da frontoian. Ondoren, Kriseilu txosneak atondutako herri-bazkaria eta ohiko txoko-poteoa egingo dira herrian zehar. Arratsaldea momentu berezia izango da San Severino parrokian: XII. Tomás Gogoratuz kontzertu liriko-korala, Kolitza Korua abesbatzaren 70. urteurrena ospatzeko. Kontzertuan parte hartuko dabe Patricia Sesar sopranoak, Anastasia Chernyanskaya pianisteak eta Kolitza Gazte taldeak.
Gaua barriro beteko dau musikeak: lehenengo, Monjas Clarisas Descalzas (MCD) taldearen kontzertua izango da, eta ondoren, Nonbait taldearen erromeria eta DJ Goioren saioa.Urriaren 26an, domekan, kirolak eta tradizinoak hartuko dabe lekukoa: San Severinoko XXXIV Triala egingo da Las Lacerasen, herrian oso errotuta dagoan proba klasikoa; eta eguerdiko herri kirolek amaierea emongo deutse giro, musika eta dibersioz betetako aste bati
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!