Mintzola Mintegia Donostian, zemendiaren 6an
2025-10-13 09:07 BertsolaritzeaGoizez egingo da Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan, Tolare baserrian.

Parte-hartzaileen artean, ondokoak nabarmendu geinkez:
- Mikel Pérez González Euskal Ikasketetan graduatua da eta Euskal Hizkuntzalaritzan eta Filologian masterduna. AEKn ibili zan rakasle lanetan eta EHUko ELEBILAN iker taldeko ikertzailea izan zan. Gaur egun, euskera aholkulari da EMUN kooperatiban baina ikerketak alboratu barik, Mintzolagaz alkarlanean dabil kode-alternantziari buruzko galderei erantzun guran. Zemendiaren 6ko mintegian ondokoak izango ditu aztergai: zelakoak dira eta zelan egiten dabe berba kode-alternantziaren erabilera-eza edo erabilera oso apala autortzen daben euskaldunak?
- Oihana Lujanbio Euskal Filologian lizentziaduna eta Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologian doktorea da Euskal Herriko Unibersidadean. Bertan irakasle atxikia da 2021etik eta Arabako campusean dabil irakasle-lanetan. Ikerketa-ibilbidea euskerearen soziolinguistikan egin dau, batez ere. Eskainiko dauen berbaldiaren izenburua: Noka berrerabilteko ikerketa parte-hartzailea: Goizuetako adibidea.
- Fernando Oiartzun Magisteritza ikasia da, kalidadeari buruzko masterra egina dauka, eta Administrazino Kudeaketako titulua be eskuratu eban Nafarroako Unibersidadean. Azken bost urteetan, Leitzako euskerearen eta hitanoaren erabilerea ikertzeko eta berreskuratzeko lanean dabil: hainbat tailerren sustatzailea, irakaslea eta, besteak beste, Hika eta toka, noka ere toka! liburuaren egilea. Bere ikerketa-proposamena saritua izan zan 2025eko Mintzola sarietan (Leitzako hitanoa: corpusa osatzeko eta erabilera berpizteko saiakera) eta mintegian lan horri buruzko xehetasunak emongo deuskuz.
- Alex Artzelus Euskal Ikasketetako gradua ikasi eban Gasteizen eta tesia, barriz, Garaziko euskerearen hizkuntza-aldakortasunari buruzkoa izn zan. Gaur egun, doktore-laguntzailea da Nafarroako Unibersidade Publikoan. Udako ikastaroetan eskainitako berbaldi bati esker izan genduan bere barri eta mintegira konbidau dau Euskaltzaindiak Azpeitiko euskerako alokutiboaren sintaxian dagoan aldakortasunari buruz berba egin daian.
- Odei Guirado aisialdiko hezitzailea, gizarteratzeko teknikaria eta pedagogoa izan da, eta gaur egun, EHUko Hezkuntza Zientzien Saileko ikertzailea eta irakaslea da. Tesia, barriz, Euskerearen hizkera informala lantzeko esperientziak eta umeen euskerazko sozializazinoa aisialdi atonduaren bidez sustatzeko esperientziak izenburukoa da. Esangura horretan, hezkuntza formalaren eta ez formalaren testuinguruetan aplikautako esku-hartze sozio-hezitzaileak ikertu ditu jakiteko ezagutza-mailea hobetzeagaz batera, euskerearen aurreko motibazinoa eta atxikimendua sustatu ete daitekezan. Haren ikerketa-proposamena saritua izan da aurtengo Mintzola ikerketa sarien deialdian (Hari-Katu: euskara informala hizkuntzearen, emozinoaren eta komunidadearen ardatz legez umezaroa babesteko egoitza-harreretan).
- Ines Azkarate Gizarte Antropologian graduadua da eta Bigarren Hezkuntzako Masterra egin dau Euskera eta Literatura espezialidadean. Gaur egun frantseseko irakaslea da Bigarren Hezkuntzan. Haren master-amaierako lana saritu eban Mintzolak antzerkia eta adierazkortasun-baliabideak buztartu guran aurkeztuta proposamenagaitik (Antzerkia eta adierazkortasun-baliabideak buztartzeko proposamen didaktikoa).
- Libe Miner Lehen Hezkuntzako Gradua ikasi eban EHUn, Hezkuntza Bereziko aitamenagaz. Igaz Gizarte eta Hezkuntzako Eremuen Ikerketa masterra egin eban, Um Hezkuntza Graduko ikasketak hasteagaz batera. Beste zereginik ez eta, ikasturte honetan doktoretza-tesiari ekin deutso Mintzolak saritu eban master-amaierako lanari buruz jardungo dau mintegian: Euskerearen erabilerea ikaskuntza gidatuko espazioetan eta zirkulazio libreko eremuetan: Gipuzkoako Lehen Hezkuntzako kasu-azterketa bat.
- Garazi Irastorzak aurten amaitu dau EHUko Euskal Ikasketak gradua, eta gaur egun, Irakaskuntza Masterra egiten dabil UEUn. Mintzola ikerketa-saria jaso eban gradu-amaierako lanagatik, eta haren barri emongo dau. Aurkezpenaren izenburua: Hizkera-maila zaindu eta arduragabean ekoitzitako bokalen azterketa akustikoa.
- Igor Yuguerosek be oraintxe amaitu dau Euskal Ikasketetako gradua EHUn eta Irakasleen Prestakuntzarako masterra egiten dabil. Mintegian, Igeldoko euskerearen bilakaera fonologiakoaren azterketa izeneko ikerketa-lanaren barri emongo dau.
- Irati Urreta Euskal Herriko Unibersidadeko Euskal Ikasketetan graduau ondoren, Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia masterra egin eban unibersidade berean eta jarraian doktorego-ikasketak. Euskearen ahoskera eta hizkera-mailen inguruan egin eban urtarrilean aurkeztutako tesia. Gaur egun, EHUko irakaslea da Gasteizko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean. Hizkera-mailen araberako ahoskera aldakortasunaren inguruan berba egingo dau mintegian, eta zer erakusten daben euskal hiztunen ahoskera aukerek gaia jorratuko dau.
Mintzola
Mintzola Fundazinoa 2021ean azkendu ondoren, Mintzola egitasmoa hizkerearen lantegi bihurtu zan. Euskaltzaindiak Mintzola egitasmoaren lan-eremua, lehentasunezko lan arloak eta
jarduerak finkatu zituan eta horreek guztiak landu dira ordutik, euskerazko ahozko jardunaren inguruan lan egiten daben eragileakazkin lankidetzan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!