Gaizka Insunzak Jon Gondra gogoratuko dau

Bizkaie! 2025-10-10 09:17   Kulturea

Barakaldoko Bunker Azokearen barruan, urriaren 25ean.

  • Jonathan Martin Hurtado (Gazteria eta Adikzinoen Prebentzinoko Azpiarloko zinegotzi).

Azken edizino bitan jasotako erantzuna kontuan hartuta, bueltan da Bunker Azokea: diskoak, liburuak, artikuluak, berbaldiak eta kontzertuak batzen dituana.

Hirugarren edizinoa urriaren 24tik (barikua) 26ra (domeka) izango da, Barakaldoko Herriko plazan egongo dan karpan. Ekitaldia doban da eta Hiriko Soinuak proiektuaren barruan kokatzen da. Barakaldoko Udalak sustatu dau, BBK, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzearen laguntzaz.

Berbaldiak eta liburuen sinadurak

Azokearen asmoa da artista eta idazleek musikeagaz daben lotura emozionalari buruz berba egitea. 

Fernando Alfaro rock independentearen erreferentzia da. Surfin' Bichos edo Chucho lako taldeetako liderrak haren lehen eleberria aurkeztu eta sinatuko dau: Mundo turbio (Contra). 

Javier Corral Jerry kazetari bilbotarrak Fiesta y rebeldía (Liburuak) aurkeztuko eta sinatuko dau.

Gainera, Reincidentes, Biznaga, Bala eta Sandré taldeak MondoSonoro aldizkari musikaleko Euskal Herria-Errioxa edizinoaren koordinatzaile Iker Barbaragaz berbetan ibiliko dira Hiriko Soinuak jaialdian emongo dituen kontzertuen aurretik.
 
Kontzertuak eta tailerrak 

Azokeak, Gonzalo Portugal (Last Fair Deal) eta Gaizka Insunza (Audience) artisten kontzertuak hartuko ditu. Insunzaren kontzertua,  Jon Gondra gogorarazoteko be izango da. Jon, Bunker eta Hiriko Soinuakeko koordinatzailea izan zan azken urteetan, baita Audience gernikarren kolaboratzailea be. Urtarrilean hil zan. 

Paule Bilbaok, arte-terapian espezializautako psikologoak eta Arima taldeko konpositore eta abeslariak, Barakaldoko Bituritxa Lanbide Heziketako Institutuko ikasleei tailerra emongo deutse.
 
Postuak

Ondoko postu honeek izango dira jaialdian: Long Play (Barakaldo), Chicxs de la calle (merchandising), Meatzalde Beats (bigarren eskuko CD eta biniloak), Munsterama (Santurtzi), Re-Loop Shop (Logroño) eta Vinylora (Gasteiz). Era berean, Iruñeako Katakrak liburu denda eta argitaletxea; eta zinema, telesail, komiki eta mangaren inguruko artikuluak saltzen dituan Barakaldoko Mano del Friki dendea be bertan izango dira.
 
Programazinoa

- Barikua, urriak 24.

  • 16.30: hasierea.
  • 17.00-17.30: berbaldia: Bala.
  • 18.45-19.15: berbaldia: Biznaga
  • 22.30: itxierea.

- Zapatua, urriak 25

  • 10.30: hasierea.
  • 12.00-13.00: berbaldia eta liburuen sinadurea: Fernando Alfaro (Mundo Turbio).
  • 13.00-14.00: kontzertua: Gaizka Insunza (Jon Gondra gogoan).
  • 14.30: itxierea.
  • 16.00: hasierea.
  • 18.20-18.50: berbaldia: Sandré.
  • 22.00-22.25: berbaldia: Reincidentes. 
  • 22.30: itxierea.

- Domeka, urriak 26

  • 10.30: hasierea.
  • 11.00-12.00: berbaldia eta liburuen sinadura: Javier Corral Jerry (Fiesta y rebeldía).
  • 12.30-14.00: kontzertua: Gonzalo Portugal.
  • 14.00: Azokearen itxierea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu