Zibergerrea, gerra modernoa
2008-09-09 15:04Gerren istorian eta estrategietan aldaketak izan dirala esan geinke. 'Ohiko' gerretan, etsaiaren lurraldea okupau ezkero, gerrea amaitutzat emoten zan. Gerra modernoetan, etsaiaren antolakuntza sistema guztiak (ekonomikoak, osansun sistemak, komunikazinoak, administrazinoak) apurtzen dira.
Punta-puntako enpresen sekretuak
2008-08-05 12:49Teknologiaren munduan, enpresek ondo baino hobeto gordeten ditue euren sekretuak. Jakina, sekretu teknologikoez berba egiten dogu, ez bestelako kontuez. Arlo honetako enpresek lan, denpora, diru eta indar asko inbertiduten dabe euren produktuak garatzeko.
Sasoi txarrak blogarientzat
2008-07-16 18:03Ez dira ez sasoi egokienak blogarientzat. Indar handia hartu ondoren, blog eta blogarien mundu honek badaukaz oraingoan ardurauta egoteko momentuak. Legeak, zentsurak eta epaiketak datoz blog honeen ostetik.
Firefox 3: azeriaren azken bersinoa
2008-06-26 12:02Bagilaren 17an kaleratu zan Firefox 3 nabigatzailea. Lehenego egunean zortzi miloetik gora deskarga egon ziran, danak doban, di-da batean, aurreko marka guztiak apurtuz (Firefox 2 bersinoa kaleratu zanean 5 miloe deskarga egin ziran egun batean).
Itzulpengintza automatikoa: laster, euskeraz be bai
2008-06-10 14:13WordNet izeneko ezagutza base lexikala oinarritzat hartuta, Euskal WordNet izenekoa garatu dabe. Bertan, hiztegia eta berba bakotxaren etiketazino semantikoa lortu da, ezagutza-basea sortuz.
Agur Windows XP sistemeari?
2008-05-20 18:19Windows sistema operatiboa mundu guztiko ordenagailuetara zabaldu da eta ezelako duda barik, gehien (eta askogaitik) erabiliena da. Baina urteak joan, urteak etorri gauzak aldatzen doaz.
Hegazkinak, txoriak eta softwareak
2008-05-09 15:30Aireportuetan, txoriek edota insektuek eragindako istripuek urtero 12.000 miloe dolarreko gastua dakarre hegazkinen konponketak eta geldi egon behar daben denporea kontuan izanda. Hori dala eta, software-teknikariek ikerketa-bideak jorratu ditue arazoari aurre egiteko.
Teknologia, umeen jokoa
2008-04-23 14:17Nik neuk behintzat, sarritan, SMS bat bialtzeko arazoak izaten dodaz. Askotan, nire telefonotxoaren tekladuan letraren bat falta dala esaten dot eta gaztetxo edo nerabeen eskuak idazten ikusikeran, ikaratuta geratzen naz euren trebetasunaz eta arintasunaz.
Gazteek be egiten dabe dirua Interneten
2008-04-09 19:18Gazteak eta Internet eta teknologia buztartzea gauza arrunta da. Gazteek euren indar eta imajinazino guztia bideratzen dabe mundu honetara eta nahitaez zeresan handia dabe. Sarea tresna legez interesetan jake, hardware eta ‘barruko’ kontuetan nahastau barik.
Hauteskunde elektronikoak, noiz?
2008-03-27 12:04Teknologia prest dago hauteskunde elektronikoak egiteko. Onena eta garbiena izango litzateke, bakotxak bere ordenagailutik emotea botoa eta kitto. Era horretara, ez dago inora joan beharrik, gura dogunean egiten dogu eta botoen zenbaketea automatikoa izango litzateke, emoitzak atoan egongo litzatekez eskura.
Internautak eta Saretik egiten diran deskargak
2008-02-12 16:57Zelan arautu Internetetik egiten diran deskargak? Aldekoak eta kontrakoak lehia bizian dagoz eta, sarritan, auziok epaitegian erabagiten dira.
Blu-Ray irabazle
2008-01-21 10:35Merkaduan, sasoi bateko disketeak atzean geratu eta unidade barriak garatu dira, CDa eta DVDa berbarako. Orain, nobedade barri bi dagoz eta euren arteko lehia sutsua da: HD-DVD eta Blu-Ray. Biak dira DVD baten antzekoak, baina kapazidade eta kalidade aldetik hobeak dirala dinoe.
Kontuz! Kanon digitala dator
2007-12-26 18:05Todos contra el canon izeneko alkarteak miloe bat eta erdi sinadura batu ditu honezkero kanon digitalaren kontra. Azken buruan, bateren batek badaki sano aberastuko diran erakunde pribatuek zelan banatuko daben dirutza hori euren kideen artean?
Nazino barriak sortu eta zaharrei eutsi?
2007-12-18 13:01Nazinoak izentetako azkeneko letra biak erabilten dira: .es (Espainia), .fr (Frantzia), .uk (Erresuma Batua), .de (Alemania) edo .it (Italia). Hemen dago gaurko bitxikeria. Espainiako Senatuak ondokoa proposatu dau: sei hilebeteko epean, .cat amaierako helbideek (Catalunyako helbideek) nazino mailea izan daiela, .ct-ra aldatuz.
Tramankulu teknologikoak: txarrenen artean, txarrenak
2007-12-11 13:01CNET webguneak historian izan diran produktu txarrenen zerrendea egin dau. Zerrenda horretan, besteak beste, Tamagochi eta Windows Vista produktuak dagoz.
Erositakoa faltsua dala? SMSa bialdu
2007-10-22 15:54Errusiako Kristall vodkea egiten dauen enpreseak botila bakotxean kode bat imini dau; kode hori SMS baten bitartez bialtzen badogu euren web gunera, erosi dogun vodka benetakoa dan ala ez erantzungo deuskue. Bestalde, botila hori faltsua bada, holan esaten deuskue beste SMS baten bitartez.
Smiley: lehen ikurra, :-)
2007-10-15 15:44Hogeita bost urte pasau dira Scott E. Fahlman-ek, Carnegie Mellon amerikar unibersidadeko irakasleak asmau ebanetik. Gaur egungo ‘emoticons’ ikurrak asko aldatu dira lehenengoakaz konparauta nahiz eta oinarrian antzekoak izan. Izenak adierazoten dauen legez: ‘emotions’ eta ‘icons’, emozinoak eta ikurrak.
WiFi herriak: bai ala ez?
2007-10-11 15:25Aspaldidanik, bai Estadu Batuetako eta baita Europako hainbat uritan WiFi konekzinoen bidez euren urietako gune guztietara heltzeko asmoa agertu dabe agintariek. Gurean, hor dogu Ereño-ko kasua: bertako auzokide guztiek dabe WiFi konekzinoa egiteko aukerea.
Ofimatikan nork egingo ete deutso aurre Microsoft Office-i?
2007-09-24 12:33Ezagunena, jakina, Microsoft-eko Office izeneko paketea da eta beronen bersino desbardinak. Hau da ‘erregea’ duda barik.
Baina monarkia guztietan legez, ‘printzeak’ eta ‘printzesak’ hazten doaz eta erregetzako postua gura izaten dabe. Nortzuk ete dira gure kasuan printze/printzesak?
Apple: ‘gure estiloa’
2007-09-11 02:00Apple enpreseak bere estiloari eutsi deutso. Orain bi hilebete iPhone eskuko telefonoa aurkeztu eban, 599 dolarreko salneurrian. Kontua da ze prezioa merketzea erabagi dauela enpreseak egunotan.