Firefox 3: azeriaren azken bersinoa

Gotzon Plaza Informatikoa 2008-06-26 12:02

Bagilaren 17an kaleratu zan Firefox 3 nabigatzailea. Lehenego egunean zortzi miloetik gora deskarga egon ziran, danak doban, di-da batean, aurreko marka guztiak apurtuz (Firefox 2 bersinoa kaleratu zanean 5 miloe deskarga egin ziran egun batean).

Ailegau da bersino barria, nabigatzaile barria. Ezer baino lehenago zera esan behar da: Interneten, gehien bat, tresna bi erabilten ditugu: lehenengo nabigatzailea eta gero bilatzailea. Askok gauza bera dirala pentsau arren, ez da holan. Adibide garbienak (gehien erabilten diralako) Internet Explorer eta Google dira, lehenengoa nabigatzailea eta bigarrena bilatzailea.

Bagilaren 17an kaleratu zan Firefox 3 nabigatzailea, publizidade kanpaina handiagaz (batez be Internetez). Dana prest egon zan, Mozilla Fundazinoak dana preparauta euki eban, baina hasierako orduetan zerbitzariagaz arazoak izan ziran, erabiltzaile-oldea zala eta.

Lehenego egunean zortzi miloetik gora deskarga egon ziran, danak doban, di-da batean, aurreko marka guztiak apurtuz (Firefox 2 bersinoa kaleratu zanean 5 miloe deskarga egin ziran egun batean). Oraingoan egindakoen artean, Estadu Batuetan egin dira gehienak (2,5 miloe), Alemanian (600.000), Japonian (400.000) eta Espainian (300.000). Euskerazko bersinoa be hor dago: http://www.mozilla-europe/eu

Eta zer dakar nabigatzaila barriak? Lehenengo eta behin, beste burukomin bat konpetentziarentzako, batez be Microsoft-entzako. Merkadua, oraindino, Microsoft Internet Explorer dalakoaren esku dago baina Firefox-ek ia % 15-20 jan deutso eta, akaso, azken bersino honegaz oraindino pastelaren beste atal bat be kenduko deutso. Beste nabigatzaile batzuk be hor dagoz, Opera 9.5 edota Safari (Apple-ren produktua) baina, egia esan, ez daukie eragin handirik ordenagailu personalen arloan.

Europa mailan, berbarako, hamar internautatatik hiruk Firefox erabilten dau (Estadu Batuetan baino gehiago) eta ikusteko dago bersino barriak zelako arrakastea izango dauen. Etorkizuna be kontuan izan behar da: teorian behintzat, merkaduaren atal handi bat eskuko telefonoen arloan egongo da eta, eremu horretan, Apple dago buruan iPhone-egaz eta Safari nabigatzaileagaz.

Firefox 3 nabigatzailearen abantailak

Lehengo bersinoa 2004ko zemendian agertu zan, bigarrena 2006ko urrian eta orain hirugarrena prest dago.

Windows, Mac eta Linux sistema operatiboetan erabilteko kapaz da, 48 hizkuntzatan dago (tartean euskeraz), nabigatzaile zabala eta librea da, arinagoa ('pisu' gitxiago dauka) eta gure ordenagailuaren memoria gitxi behar dau. Azken puntu horrek zera esan gura dau: beste programa batzuk be aldi berean erabilteko kapazagoa izango dala.

Bersino honen oinarrian Gecko izeneko teknologia dago. Orain, Firefox barriak memoria gitxiago gastetan dau eta, aldi berean orrialde dinamikoak zabalik izanda be, abiadura hobea da.

Beste konktu bat: berbarako, Google.docs-eko kalku orri bategaz lanean gabizanean zerbitzaria 'jausi' egiten bada, gure lana ez da galduko ze zerbitzaria barriro on-line jarten danean Firefox-ek gure artxiboa modu automatikoan sinkronizauko dau zerbitzariagaz.

Firefox 3ak itxurea aldatzen dau Windows, Mac OS edo Linux erabili ezkero.

Bertsino barrian, aurrekoan legez, orrialde bat edo mezu bat segurua ez danean abisua emongo deusku. Ganera, 'zerrenda baltza' dago. Zerrenda hori 30 minuturo barriztauten da eta bertan troyanoak, birusak edota kode maltzurrak daukiezan orrialdeak edo mezuak egongo dira.

Programak deskargetako momentuan be aldaketak egin dira: deskarga bat eteten bada, puntu horretatik aurrera jarraitzeko kapaz izango gara orain, ez dogu barriro hasieratik hasi behar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu