Internautak eta Saretik egiten diran deskargak

Gotzon Plaza Informatikoa 2008-02-12 16:57

Zelan arautu Internetetik egiten diran deskargak? Aldekoak eta kontrakoak lehia bizian dagoz eta, sarritan, auziok epaitegian erabagiten dira.

Zelan arautu Internetetik egiten diran deskargak? Aldekoak eta kontrakoak lehia bizian dagoz eta, sarritan, auziok epaitegian erabagiten dira.

Azken auzia, behintzat, internauten aldekoa izan da. Hona hemen istorioa.

Pasa dan urtean, Madrileko epaitegi batetan Promusicae soziedadeak Telefonica-ren kontrako salaketa bat jarri eban (salaketa zibila, ez penala). Soziedade horren esanetan, hainbat IP helbidetatik pelikulak eta filmak deskargau ziran. Internauten izenak beharrezkoak ziran salaketea egiteko eta, hori dala eta, epaileak Telefonicari eskatu eutsozan datuok. Lehenago, Promusicaek eskatu eta eutsozan eta Telefonikak ezezkoa emon eutson. Epaileak be ezetza jaso eban. Espainiako legeria kontuan izanda, datu horreek epaileari baino ezin jakoz emon, baina ikerketa kriminala edo segurtasun nazionala jokoan dagozanean baino ez. Kasua ez zanez hori (kasu zibila zalako), ez eutsiezan ez epaileari ezta Promusicae soziedadeari daturik emon.

Legearen arabera, musikea edota pelikulak Internetetik deskargatea ez da zigortzen, 'dirua irabazteko asmorik ez dagoanean'. Dana dala, kaltetuta sentiduten diran enpresak badabe salaketea egiteko aukerea baina salaketa hori zibila izango litzateke, hau da, kalte-ordainketa bat eskatzeko aukerea emoten dauena.

Gauzak holan dirala, epaileak kasua Luxemburg-eko epaimahaira bialtzea erabagi eban, akaso holako kasuetarako europar aginduren bat egongo zalakoan, hau da, arazoa zibila zanean, datuak emoteko agindua babesten eban europar direktibaren bat edo.

Luxemburg-eko epaimahaiko abogadu orokorra dan Juliane Kokot-ek gaiaren ganeko txosten bat egin eban. IP helbidea datu personala dala eta, beraz, ezin jakola Promusicae moduko soziedade pribadu bati emon dino txostenean. Datu personalak (IP helbidea barne) Giza Eskubideak Babesteko Europar Itunaren barruan dagozala dino eta datuok behar-beharrezkoak diranean baino ezin dirala emon azpimarratzen dau. Abogaduaren ustez, Promusicae soziedadearen kasuak ez dau baldintza hori beteten.

Eta, jakina, erabagi horren aurrean, jarrerak kontrakoak izan dira. Internauten alkerteak pozik dagoz; bitartean, artisten eskubideak kudeatzen dituen erakundeak haserre. Azken horreen esanetan, Espainiako internautak munduko lehenegoetarikoak dira 'legez kontrako' deskargak egiterakoan. Igaz, 1.200 miloe musika artxibo desakargau ziran. Internauten % 58k musikea hartzen dau Saretik (Europa mailan % 37k).

Eta hau da nire galderea: musikea Saretik hartzen ez dauen % 42k zergaitik pagau behar dau kanon famatua ordenagailu, DVD edo memoria bat erosterakoan?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu