Smiley: lehen ikurra, :-)

Gotzon Plaza Informatikoa 2007-10-15 15:44

Hogeita bost urte pasau dira Scott E. Fahlman-ek, Carnegie Mellon amerikar unibersidadeko irakasleak asmau ebanetik. Gaur egungo ‘emoticons’ ikurrak asko aldatu dira lehenengoakaz konparauta nahiz eta oinarrian antzekoak izan. Izenak adierazoten dauen legez: ‘emotions’ eta ‘icons’, emozinoak eta ikurrak.

Hogeita bost urte pasau dira Scott E. Fahlman-ek, Carnegie Mellon amerikar unibersidadeko irakasleak asmau ebanetik. Gaur egungo ‘emoticons’ ikurrak asko aldatu dira lehenengoakaz konparauta nahiz eta oinarrian antzekoak izan. Izenak adierazoten dauen legez: ‘emotions’ eta ‘icons’, emozinoak eta ikurrak. Urte batzuk atzera egin eta ikusiko dogu honeen sorrerea zelakoa izan zan.

Momentu haretan, ordenagailu personalen mundua hasi barria baino ez zan. Carnagie Mellon unibersidadean teknologiaren gaineko interes handia egoan eta bertako eztabaida, galdera, eretxi eta lan guztiak unibersidadeko informatika fakultadeko tabloi elektronikoetan iminten ziran edozeinek eskuratzeko moduan. Holako tabloiak gaur eguneko foroakaz konparau daitekez baina ba egozan desbardintasun batzuk: berbarako, erabiltzailea konektetan zanean, honek konekzinoa itxi arte, ezin zan beste persona bat tabloian sartu.

Behin, eztabaida sutsua sortu zan unibersidadean: igogailu batean egoan kutsadurea ardatz moduan hartuta, bateren batek honen gainean txantxetako komentarioa bialdu eban tabloira. Orduan, zelan bereiztu komentario serioak eta broma hutsak? Hori zan gakoa eta gure Scott E. Fahlman irakasleak, 34 urte ebazala, bere ‘smiley’ proposatu eban eretxien umore usaina marketako, :-)

Irakaslearen gomendioa 1982ko irailaren 19an ipini zan kortxozko tabloian. Mezu berean :-(ikurra be proposatu eban, hasarrea edo tristurea adierazoteko. Honeek ondo ulertuteko, burua okertu behar zan, ikurrok trabesean idatzita dagozalako. Eta holaxe jarraitu dabe gaurdaino.

Egun horretatik aurrera, ikur honeek ikasle eta irakasleen artean parra-parra erabilten hasi ziran eta unibersidade batetik bestera pasau ziran. Internet be garai haretan lehen pausuak emoten egoan eta horra be zabaldu zan. Eta hasierako ikur bi horreen ondoren, laster etorri ziran gehiago, dozenaka, zehatz esateko. Erraz-erraza da, ikur horreek asmetako hiru-lau teklen konbinazinoa baino ez da behar, puntu biak, puntu eta koma, parantesiak, zero zenbakia eta akaso beste batzuk.

Internet sarea garatuz joan ahala, emoticons horreek be aldatzen joan dira eta gaur egun benetako arpegitxoak eta kolore desbardinetakoak daukaguz edozein lekutan.

Hona hemen emoticons erabilienen zerrenda bat, baina askozaz gehiago be badagozala kontutan izanda:

:-) edo (-: edo :) edo (: edo =")
:-D edo :D edo ="D
:-( edo )-: edo :( edo ): D:
:P edo ="P" edo :-P edo ="P
:'( edo ="'[" edo :_(
="O" edo :-O
:-X edo X
;-) edo ;)
8-) edo (-8
(-:p edo (-:b
+-:-)
~<:-)
=":-/
ò_ó edo O.o edo o.O
:B
>_< edo >.< edo ><

Irribarrea
Barrea
Tristurea
Burla egin mina atarata
Negarra
Ikarea edo harridurea
Mutu geratu da
Begiekaz keinu egin
Betaurrekoak daukaz
Txanoa dauka
Aita Santua
Pailazoa
Punkia
Hasarrea
Haginak erakusten
Ez dot ulertzen

Sormena baino ez da behar, hortik aurrera bidea libre daukagu geure emoticon-ak asmau eta erabilteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu