Miren Artetxe nagusitu da Domintxaineko saioan
2025-11-17 08:55 BertsolaritzeaHurrengo saioa hilaren 22an izango da, Ainhoako Alkartetxean.
Domintxaineko herriko gelan jokatu dabe Xilaba Txapelketako bigarren saioa. Gainera, Amikuzeko bertso eskolako umeek ondoetorri berezia kantau dabe saioa girotzen hasteko. Domintxaineko herriko etxearen laguntzea izan dau Bertsularien Lagunak Alkarteak saioa atontzeko. Ondoko bertsolari honeek ibili dira kantuan:
- Haira Aizpurua Ibargarai.
- Haize Lekuona Blanco.
- Joanes Etxebarria Martinez.
- Josu Txoperena Iribarren.
- Miren Artetxe Sarasola.
- Xermin Camblong Mounein.
Miren Artetxe izan da puntu gehien batu dituana (342,5). Beraz, Muskildiko bigarren faseko saioan kantauko dau abenduaren 13an. Ganerako bertsolariek, puntuazinoaren arabera izango dabe hurrengo fasean kantetako aukerea. Holan geratu dira saioko puntuazinoak:
- Miren Artetxe Sarasola: 342,5.
- Haira Aizpurua Ibargarai: 330.
- Josu Txoperena Iribarren: 304,5.
- Joanes Etxebarria Martinez: 294,5.
- Xermin Camblong Mounein: 285.
- Haize Lekuona Blanco: 278,5.
Gai-jartzaile lanetan Amaiur Lujanbio Agirre izan da. Epaileak, barriz, ondokoak izan dira: Zuhaitz Olazabal Susperregui, Abel Zabala Elizazu, Lur Renteria Maleta eta Ortzi Murua Berra. Idazkari lanak Mae Laskarai Laganek egin ditu.
Hurrengo saioa zapatuan izango da, zemendiak 22, Ainhoako Alkartetxean 17:00etan. Sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
