Aitor Bizkarra eta Aitor Etxebarriazarraga finalera sailkatu dira

Bizkaie! 2025-11-17 08:11   Bertsolaritzea

Hurrengo saioa Markina-Xemeinen izango da, hilaren 22an.

Bermeoko Artza Frontoian jokatu dabe finalaurrekoen bigarren bueltako lehen saioa. Ondoko sei bertsolari honeek ibili dira:

  • Aissa Intxausti Aburruza.
  • Aitor Bizkarra Ruiz.
  • Aitor Etxebarriazarraga Gabiola.
  • Ibai Amillategi Omaetxebarria.
  • Onintza Enbeita Maguregi.
  • Unai Mendiburu Valor.

Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Aitor Bizkarra izan da puntu gehien batu dituana (664). Finalaurrekoetako buelta bitako puntuazinoak batuta, puntuazino altuena lortzen daben 8 bertsolariak sailkatu dira finalera. Holan, sailkapen orokorrari begiratuta, Aitor Bizkarrak eta Aitor Etxebarriazarragak finalean kantauko dabe.

Halanda ze, holan geratu dira saioko puntuazinoak:

  • Aitor Bizkarra Ruiz: 664.
  • Aitor Etxebarriazarraga Gabiola: 641,5.
  • Onintza Enbeita Maguregi: 632
  • Aissa Intxausti Aburruza: 608.
  • Unai Mendiburu Valor: 599,5.
  • Ibai Amillategi Omaetxebarria: 599,5.

Gai-jartzaile beharretan Leire Garatxena Larrabe ibiliko da. Epaileak, barriz, ondokoak izan dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu,  Garazi Mendoza Agirre, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egongo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu