Babes osoa emon deutso Jaurlaritzeak Euskal Selekzinoari Euskadi mundura zabaltzeko

Bizkaie! 2025-11-14 15:44   Kirola

Euskal Selekzinoak personak batzeko gaitasuna dauka.

Gaur goizean aurkeztu da Euskadiko Futbol Federakundean bihar, zemendiak, 20:30ean San Mamesen antondutako Euskadi – Palestina partidua.

Ibone Bengoetxea lehendakariordeak nabarmendu dau Eusko Jaurlaritzea federazinoaren ondoan egon dala partidu hau posible izan daiten: Euskal Selekzioak Euskadi mundura proiektatzeko duen indarrean sinesten dugu eta pertsonak batzeko gaitasunean.

Ekitaldian izan dira Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordea, Iker Goñi EFFko Presidentea, Nagore Eskisabel Medicos Sin Fronteraseko ordezkaria, Ehab Abu Jazar Palestinako hautatzailea, Aihen Muñoz Euskal Selekzinoko jokalaria eta Yaser Hamed Palestinako jokalaria.

Bere hitzartzean, Bengoetxea lehendakariordeak azpimarratu dau partidu hau Euskal Selekzinoaren ofizialtasuna aldarrikatzeko aukerea izango dala: Nazino bezela hazten jarraitzeko helburuaren barruan kokatzen dogu partidu hau. Herri bezela hazten jarraitu nahi dogu, kirolaren eta Euskal Selekzinoaren bidez, tresna parebako bi munduari erakusteko nortzuk garen euskaldunok, zein dan gure identidadea eta zeintzuk diran gure herri baloreak: esfortzua, bardintasuna, jasangarritasuna, inklusinoa, ondo egindako lana eta solidaridadea.

Izan be, norgehiagoka honek izaerea solidarioa dau, Euskadiko Futbol Federazioak partiduaren irabaziak Medicos Sin Fronteras erakundeari emongo deutsozalako. Esangura horreetan, lehendakariordeak eskerrak emon deutsoz Federazinoari Medicos Sin Fronteras erakundeagaz dauen kolaborazinoagaitik.

Bestalde, Euskadiko Futbol Federazinoko Presidenteak, Iker Goñik, ekitaldi honen nazinoarteko dimensinoa nabarmendu dau: egun historikoa izango da euskal futbolerako eta munduko bakearen defensarako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu