'Empoderamiento sexual. Florecimiento de los ciclos vitales/naturales de las mujeres'

Bizkaie! 2025-11-14 12:49   Pil-pilean

Ane Lekandak indarkeria obstetrikoari buruz berba egingo dau.

Mundu Berriak alkarteak proiektua aurkeztuko dau hilabete honetan La Sinsorgan. Soinu-proiektu honek emakumeen gorputzei, sexualidadeari eta bizi-prozesuei buruzko alkarrizketarako eta hausnarketarako espazioak edegitea proponiduten dau, ahotsa eta esperientzia erdigunean jarriz.

Podcastaren zatien bidez, bizitzako hainbat etapatako sexualidadea, indarkeria obstetrikoa edo artearen, osasunaren eta sexu-hezkuntzearen arteko hartu-emonak lako gaiak jorratuko dira, alkarri entzuteko eta bizipenak konpartiduteko espazio kolektiboa sortuz.

Egitaraua

  • Zemendiaren 19an lehenengo saioa egingo da eta Ane Lekandak (@amitambienmehapasado_) parte hartuko dau. Indarkeria obstetrikoari buruz berba egingo dau eta gorputzak zeharkatzen dituen eskubideen, bizipenen eta kontakizunen ingurukoak jorratuko ditu.
  • Zemendiaren 24an bigarren jardunaldia izango da, GIB/HIESa daben emakumeek eta sexu eta arte-hezkuntzan lan egiten dauen Sare erakundeak hartuko dabe parte. Topaketan, Sare alkarteak bere esperientzia eta lan-gidea aurkeztuko ditu. Tresna horrek urte askotako laguntza, sorkuntza eta hausnarketa kolektiboa batzen ditu, eta salgai dago.

Jarduera bi horreen helburua da emakumeen bizi-prozesuak eta prozesu naturalak ikusarazo eta aldarrikatzea, belaunaldien arteko alkarrizketea bultzatzea eta komunidade-hartu-emonak sendotzea, jakintzak eta esperientziak trukatuz.

Topaketak La Sinsorgan izango dira. Kulturgune honek sorkuntza eta pentsamendu feministea bultzatzen ditu eta komunidadea eregite helburu daben askotariko ahots eta gorputzen topagunea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu