Alos Quartetek edegiko dau Galdakaoko XXXIV. Musika Astea
2025-11-17 09:38 MusikeaGaur, hilak 17, Torrezabal Kultur Etxean.

Musikarien eguna zemendiaren 22an izango da, Santa Zezilia egunean hain zuzen be. Halanda ze, Galdakao melodiez eta erritmoz beteko da XXXIV. Musika Astearen barruan. Ekimenaren programan tokiko taldeek eta konbidadutako artistek hartuko dabe parte, gaurtik, zemendiak 17, hilaren 22ra arte.
Kontzertuek euskal doinu tradizionalak, musika klasikoa, jazza, popa eta gospela buztartuko ditue, Torrezabal Kultur Etxean. Ekimena, Edurne Espillak (jarduneko alkate eta Galdakaoko Kultura zinegotzia) eta Maiteder Lertxundik (Maximo Moreno udal Musika Eskolako zuzendaria) aurkeztu dabe.
Espillak Musika Eskolearen lana balioan jarri dau, urtero Musika Astea atontzeko egiten dauen ahalegina nabarmenduz: ekimenak helburu nagusi bi ditu: herritarrei mimo handiz prestautako musika programea eskaintzea eta ikasle gazteenei musikea hurreratzea.
Bestalde, Bizkaiko Musikari Tradizionalak erakusketea iragarri dau: galdakoztarrei aukerea emongo deutse Euskal Herriko bost musika tresna tradizional adierazgarrienak ezagutzeko eta, era berean, XIX. mendeko interprete nagusiak deskubriduteko. Horreen artean dagoz Mariano Barrenetxea eta Romualda Zuloaga galdakoztarrak.
Erakusketea Torrezabal Kultur Etxeko aretoan egongo da ikusgai, zemendiaren 11tik 23ra, doban, astelehenetik domekara, 17:30etik 20:30era.
XXXIV. Musika Asteko programazinoa
- Astelehena, zemendiak 17. Alos Quartet.
- Martitzena, zemendiak 18. Iñar Sastre Trio.
- Eguaztena, zemendiak 19. Hutsun + Jel Trio.
- Eguena, zemendiak 20. Kantika.
- Zapatua, zemendiak 22. Txistu Bandea (Kalejirea).
- Zapatua, zemendiak 22. Banda da Capo.
Sarrerak 3 euroren truke erosi ahal izango dira hemen (Da Capo bandearen kontzertuak 5 euroko prezioa izango dau).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
