Gazteek be egiten dabe dirua Interneten
2008-04-09 19:18Gazteak eta Internet eta teknologia buztartzea gauza arrunta da. Gazteek euren indar eta imajinazino guztia bideratzen dabe mundu honetara eta nahitaez zeresan handia dabe. Sarea tresna legez interesetan jake, hardware eta ‘barruko’ kontuetan nahastau barik.
Azken urteotan, teknologiaren inguruko kontuetan beti aitatzen da Apple enpresearen; beronen sortzaileak (Steve Jobs eta Steve Wozniak) oso gazteak ziran (20 eta 26 urte) eta egin eben lehenengo ordenagailua etxeko garajean preparautakoa izan zan, ‘Apple I’ izenekoa. Ordenagailua Steve Wozniak-ek egin eban eta gero beste Steve-k ordenagailuen negozioa usaindu eta biak buru-belarri hasi ziran beharrean. Hortik aurrera, etorkizuna oparoa izan da: enpresea sortu, teknologia aldetik aurrerapausu nabarmenak emon eta zelan ez, dirutza makala lortu dabe euren negozioagaz; berbarako, Steve Jobs 27 urtegaz gizon aberatsen arteko gazteena zan.
Beste gazte bat, Bill Gates dogu. Honek 20 urtegaz Microsoft enpresea sortu eban eta badakigu noraino heldu dan, aurtengo Forbes munduko petsona aberatsen zerrendan hirugarren postuan dago (aurreko urteetan lehenegoa be izan da). Bere kidea dan Paul Allen-ek, akaso ez hain ezaguna, 18 urte zituan Microsoft sortu ebenean bien artean.
Kontuak kontu, gazteak eta Internet eta teknologia buztartzea gauza arrunta da. Gazteek euren indar eta imajinazino guztia bideratzen dabe mundu honetara eta nahitaez zeresan handia dabe. Sarea tresna legez interesetan jake, hardware eta ‘barruko’ kontuetan nahastau barik.
Facebook.com webgunearen sortzaile Mark Zuckerberg gaztea munduko miloedunen artean dago 1.500 miloe dolar inguruko dirutzeagaz. Hogeita hiru urteko gaztea da, baina Internet-eko gunea sortu ebanean 19 urte baino ez zituan (2004ko zemendian). Harvard-eko unibersidadean egoala beste lagun batzuekaz batera sortu eban webgunea bertako ikasleen foro moduan. Hurrengo bi astetan, ikaslegoaren bi heren konektau ziran. Hortik aurrera beste unibersidade batzuetara zabaldu zan eta hortik aurrera mundu guztiarentzat dago zabalik. Unibersidade mailako 19 miloe ikasle sartu dira inoiz bertan eta danetara 47 miloe persona dira sartu diranak. Aurten gaztelaniazko bertsinoa atara dabe.
Forbes aldizkariaren arabera, gure gazte hau munduko aberatsen artean 758. postuan dago. Zelan heldu dira kalkulu honetara? Merkatuaren arabera, Facebook guneak 5.000 miloe dolarretan neurtuta dago eta Mark-ek % 30.
Valladolideko Jorge Sierrak, 24 urte zituala hooshype.com webgunea sortu eban eta beragaz batera, beste lagun bi sartu ziran proiektuan. Webgunea ingeleraz dago eta AEBetako NBA saski-baloi txapelkatearen inguruko kontuekaz horniduta dago: artikuluak, zurrumurruak, alkarrizketak, jokalariak eta euren soldatak... Mundu honen inguruko edozertaz beteta dago orrialdea. Hain ona da ze, New York-eko kirol arloko enpresa batek erosi egin deutsie gunea. Prezioa? Ez dabe jakinarazo baina zazpi zenbakiko (dolarretan) diru kopurua izan ei da, hau da, 1 eta 9 miloe bitartean. Gainera, gunearen kudeaketea oraindino euren esku dago.
Jorge hasiera batean nesken saski-baloi txapelketan oinarritu zan. Web guneak dirua emoten ebala ikusita, gizonezkoen saski-baloi txapelketara salto egitea pentsau eben. Lagunen artikuluez beteten eben orria eta emoitzak onak ziranez, publizidadea be etorri zan, berbarako, NBA eta Nike etxearen eskutik. Gaur egun, AEBetan 15 kolaboratzaile ditue eta jokalari asko be bai euren barriak emoteko: zurrumurriak, fitxajeak, eztabaidak, soldatak eta holakoak. Momentuz, euren bisatari gehienak AEBetan eta Kanadan dagoz.
Gauzak holan dirala, ideia on bat izan ezkero, hor dago ba aukerea lan egiteko. Eta diru partidea irabazteko.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!