Zein polita dan Aia!

Amaia Larruzea 2025-11-26 08:38   Ibilian-ibilian

Herri euskaldun hori paradisua da.

Aia izeneko herri txikia oso berezia da. Zarautz, herri euskalduna eta turismoaren gorakadearen buztarketea da, baita Euskal Herriko leku ederrenetakoa, duda barik. Ezaguna be bada, izan be, garraio publikoan erraz heltzeko aukerea dago. Gainera, sekulako malekoia dauka, kresalaren soinupean oinez, korrikan eta bizikletan pasetako. Horren ganean, barriz, Aia herria dogu. Argiñanoren semea eta zarauztar asko bertan bizi dira daborduko, gaur egun, Zarautzen etxea erostea ez dalako ahuntzaren gaurdiko eztula. Paradisua da Aia, beti be, mendi magalean bizi gura ezkero. Bertan dogu Aia, herri euskalduna, Urola Kostaren eta Tolosaldearen artean. 

Kontuak kontu, Pagoeta eta Urruztume mendietara igon dogu. Plaza inguruan kafea hartu eta aurrera! Herriaren erdigunetik gure bideari ekingo deutsagu, Pagoetako Parke Naturalaren barruan. Ez dago desnibel handirik, baina, itsasoa segiduan ikusi dogu. Hori bai, malekoioko jentetzea atzean itxi eta arnasgune ederra izango dogu goian. 

Saltaka Mendi Korrikalari taldea sortu barri da Zarautzen. Askotan, joaten dira Pagoetara. Mendi martxearen batean be bai, pasau izan naz bertatik, baina askotan gerturatu ez izanak zeozelako etxe sensazinoa areagotu egin deust. Bertan dogu kurutzea, Pagoetaren aldarri eta, aurrez aurre, Azpeitiko inguruak (Erlo eta Xoxote), Getaria eta Zumaiako Itzurun hondartzea, Urola Kostan horren adierazgarri dogun kostalde parebakoa.

Pagoetatik aurrera egin ezkero, Urruztumen izango dogu ikuspegi horren alde preziaduena (argazkiak bertan ataratakoak dira). Halanda ze, Aiatik gerturatuta 5 kilometro inguruko ibilbidea dogu, 300 metroko desnibelagaz. Luzatu gura izanez gero, Zarautzetik be igon daiteke bertara. Holan, lagunartean lasai asko egiteko ibilbidea da. Horren ostean, Aiako plazan edota errebueltan dagoan okindegian tragoxka bat hartzeko aukerea be badaukagu. Disfrutau!

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu