Xabier Anduaga, 2026ko Urrezko Danborra

Bizkaie! 2025-11-26 08:16   Musikea

San Sebastian egunean, urtarrilaren 20an, jasoko dau autortzea.

Donostiako Udal Taldeek erabagi dabe 2026ko Urrezko Danborra Xabier Anduagari emotea, uriaren izena mundura eroateagatik.

Bozeramaileen Batzordeak Donostiako herritarrek proponidutako 56 hautagaitzen artean, saria zuzenean emotea erabagi dau. Urrezko Danborra datorren San Sebastian egunean emongo da Udalbatza Aretoan.

Xabier Anduaga Martínez (Donostia, 1995eko bagilaren 5a) Donostiako opera eta zarzuela tenorea da, mundu mailan gehien eskatu eta errespetetan dan tenoreetako bat konbertidu da.

Nazinoarteko errekonozimendu ugari ditu, esaterako, Pragan 2019an egindako Operalia lehiaketako operako zein zarzuelako lehen saria edo International Opera Worlden lehen saria, 2020ko Abeslari Gazte Onenaren kategorian. Gainera, Opera Actual aldizkariaren saria jaso eban, 2021eko espainiar interprete gazte oparoena izateagaitik eta 2022an lehen errezitaldia emon eban Zarzuela Antzokian, Giulio Zappa pianisteak lagunduta (argazkia).

Anduaga zortzi urtegaz hasi zan Donostiako Orfeoian abesten eta hamabostegaz solista zan. Ikasketak Musikenen egin zituan, Euskal Herriko Musika Ikastegi Nagusian. Elena Barbé sopranoaren ikasle be izan zan. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu