Urtz taldeak oraintsu plazaratu dau 'Urtzen' diskoa

Bizkaie! 2025-11-26 08:59   Musikea

Bira akustiko berezian sartuko da laster taldea.

Bireari Leketion ekingo deutse 2026ko urtarrilaren 23an eta taldeak oraintsu kaleratu dauen Urtzen disko barriko kantuak aurkeztuko ditue. Musika lan horrek, taldearen hamabost abesti ikoniko batu ditu eta barri bat be bada. Abestiak modu akustikoan bergrabautakoak dira eta doinu barritu, intimo zein sinfonikoz zipriztinduta dagoz.

Iragana Hil Baino Lehen.

Urtz taldeak Euskal Herriko antzoki askotan emongo dituen kontzertuetan, aitatu diskoa aurkezteaz gan, beste hainbat abesti klasiko be eskainiko ditu (Lekeition, 2026ko urtarrilaren 23an; Bilbon, zezeilaren 7an; Iruñean, zezeilaren 28an; Gasteizen martiaren 5ean; eta Donostian apirilaren 17an.

Formatu bereziko proposamen barri eta apart honek, gainera, mimo handiz atondutako eszenaratze berezia dakar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu