Ordenagailuak sutan?

Gotzon Plaza Informatikoa 2006-09-28 02:00

Orain ordenagailuak arriskutsuak izan leitekezala esaten deuskue. Kontua da ze sei ordenagailu eroangarri sutan hasi dirala. Sutan hasi dira bai eta antza, arazoa barruan daukiezan baterietan datza, larregi berotu eta sutan hasi diralako.

Inprimigailua aukeratzerakoan kontuan hartu beharrekoak

Gotzon Plaza Informatikoa 2006-09-18 02:00

Sasoi honetan, teknologiagaz lotuta, ekipo barriak erosten dira sarritan. Umeentzako edo guretzako, ‘atxakia’ horregaz teknologia arloko erosketek gora egiten dabe irailean, tartean inprimagailuak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bidaiak doban

Gotzon Plaza Informatikoa 2006-08-30 02:00

Biajea aukeratzerakoan, puntu bi hartu behar doguz kontuan: dirua eta ezagutu gura dogun lekua. http://couchsurfing.com eta http://hospitalityclub.org webguneek puntu horreek biak lotu dabez. Ia 200 herrialdetako 250.000 gaztek webgune horreei esker egin dabez biajeak, doban.

Esklabutzea barriro?

Gotzon Plaza Informatikoa 2006-08-23 02:00

‘Outsourcing’ esaten jako, enpresa batek kanpoko beste bat (merkeago dan beste bat) kontratetan dauenean berari jagokon lana egiteko. Enpresa munduan eguneroko kontua da hau.

Nork pagauko dau kanona?

Gotzon Plaza Informatikoa 2006-08-18 02:00

‘Ley de Propiedad Intelectual’ deritxana erreformau egin da eta alde bietako ikuspuntuak guztiz kontrakoak dira. Alde batetik SGAE pozik dago baina, bestetik, erabiltzaileen alkarteak sortutako www.todoscontraelcanon.es webgunea topauko dogu.

Etxeko aparatu elektrikoak amatau

Gotzon Plaza Informatikoa 2006-08-17 02:00

Oporretan gagoz. Etxean itxi doguz arazoak eta gure ordenagailu laguna be bai, baina oraingoan, udan, amatauta. Benetan amatauta itxi dogu? Eta galderatxo hau etxeko beste edozein tramankulu elektrikoren ganean be egiteko modukoa da: benetan amatetan doguz aparatuok?

Ordenagailu merkeak munduan

Gotzon Plaza Informatikoa 2006-08-01 02:00

Informatika enpresa erraldoiek, Microsoft tartean, ideia eta asmo bat argitaratu dabe ‘zulo digitala’ murriztuteko: txartel bidezko ordenadoreak.

Museo birtualak

Gotzon Plaza Informatikoa 2006-07-27 02:00

Nork ikusi leikez bere lanak museo batean? Eta zergaitik ez erabili teknologia eta beronek eskaintzen deuskuzan abantailak? Ordiziako neska gazte bik Nicolas Lekuona artistearen lanak jaso dabez sarean.

Gerra Hotza teknologian

Gotzon Plaza Informatikoa 2006-07-17 02:00

Zein izango ete da hurrengo urteotan Estadu Batuei aurre egingo deutsen herrialdea? Duda barik, Txina. Euren ekonomiak ikaragarrizko aurrerapausuak egiten dauz urtero eta teknologia mailan, nahiz eta oraindino arlo batzutan atzetik ibili, garapen eta inbertsino handiak egiten dabez.

Txapelketa birtualak Sarean

Gotzon Plaza Informatikoa 2006-07-07 02:00

Fenomenoa Estadu Batuetan sortu zan baina Europara be indartsu zabaldu da azken urteotan. Txapelketa edo joko horreek 'Fantasy txapelketak' izenagaz ezagutzen dira.

Bideojokoetako indarkeriaren kontrako legea

Gotzon Plaza Informatikoa 2006-06-26 02:00

Estadu Batuetako zortzi estadu (Oklahoma, St, Louis, Indiana, Washintong, Illinois, Michigan, Kalifornia eta Minesota) lege proiektu baten atzetik dabiz. Proiektuak zera dino: ume eta gazteek ezin izango dabe biolentzia edota sexu hartu-emonak erakusten dabezan bideojokoak erabili.

Big Brother Mexiko-AEB mugan

Gotzon Plaza Informatikoa 2006-06-23 02:00

Etorkin oldeari aurre egiteko, Mexiko eta Kaliforniaren (AEB) arteko mugan ehunka kamara jarri dabez estadubatuarrek. Norberaren etxetik, ordenadorearen pantailearen aurrean, eskuan garagardaoa daukagula eta filmetako polizia ausarten papelean sartuta, zeozer susmagarria edo arraroa ikusi ondoren, dobaneko telefono batera deitu geinke abisua emoteko. Internautak izango dira ziber-poliziak.

Baidu baike, Wikipedia txinatarra

Gotzon Plaza Informatikoa 2006-06-12 02:00

2004an txinatarrek gehien erabili eben bilatzailea Google izan zan 2005ean, ‘Baidu’ txinatar bilatzailea plazaratu eben eta momentu horretatik gorakada itzelak izan ditu. Gaurko datuekaz, Baidu horrek bai Google eta baita Yahoo! bilatzaileak gainditu ditu.

Dirua non, zergak han

Gotzon Plaza Informatikoa 2006-06-09 02:00

Alain Lamassoure eurodiputadu frantziarrak proposamen bitxia egin dau: eskuko telefonoen SMS mezuei zergea jarri.

Pornografiaren ‘.xxx’ domeinua

Gotzon Plaza Informatikoa 2006-05-31 02:00

Zeintzuk dira munduan diru gehien mobiduten daben negozioak? Erantzuna guztion buruetan dago: sexua, drogak eta armak.

Spamaren gerrea

Gotzon Plaza Informatikoa 2006-05-30 02:00

Nori ez jako damutu ordenadorea biztutea, posta elektronikoa zabaltzea eta hainbat zabor-mezu ikusita?

Sagarrak jaubea dauka

Gotzon Plaza Informatikoa 2006-05-15 02:00

Orain dala hile batzuk, epaiketa baten barri emon neban hemen: alde batetik, Apple enpresea; beste aldetik, Apple Corps musiketxea (Beatles teldekideek sortutakoa). Arazoa ondokoa zan: 1991an euren artean akordio bat izenpetu eben baina istorioa apur lehentxoago hasi zan.

Star Treken bersino txirenea Internetez

Gotzon Plaza Informatikoa 2006-05-12 02:00

Finlandiar batzuek Star Trek film ezagunaren bersino barregarria jarri dabe ikusgai www.starwreck.com helbide elektronikoan.