Ordenagailu merkeak munduan
2006-08-01 02:00Informatika enpresa erraldoiek, Microsoft tartean, ideia eta asmo bat argitaratu dabe ‘zulo digitala’ murriztuteko: txartel bidezko ordenadoreak.
Lehenengo Munduan edota herrialde garatuetan teknologia guztiz (edo behintzat, nahiko) zabalduta dago. Gure inguruko ia etxe gehienetan ordenagailuren bat dago edo ez badago be, akaso hurrengo urteotan egongo da.
Baina herri pobreetan egoerea ez da gurea lakoa, ezta urrunetik be. Beste arazo larriagoak daukiezelako edota ez daukielako ez azpiegiturarik ezta horretarako dirua lortzeko erarik, teknologiaren gizartea eta informazinoaren gizartea gero eta urrunago daukie. Herrialde aberatsek aurrerako pausuak egiten dabezan bitartean, herri pobreek ez dabe ezta lehenengo pausua emon.
‘Zulo digitala’ gero eta nabarmenagoa da Lehenengo Munduko eta Hirugarren Munduko herrialdeen artean. Horri aurre egiteko, egon badagoz proiektu batzuk. Orain dala hile pare bat edo, hementxe emon genduan Negroponte jaunaren helburua: ordenagailu merkeak egin (akaso, punta-puntako ordenagailuek daukiezan ahalmen guztiak barik) eta herrialde pobreetara zabaldu.
Honegaz batera, hor dagoz soft askearen helburuak: softwarea herri probreetan zabaldu eta horrela, guztion artean garatutako produktuak (programak) dobaneko moduan istalau bertako ordenagailuetan, berbarako Brasilen. Herrialde hori abiapuntu garrantzitsua da, arrazoi askogaitik: handia da, jentetsua, badaukaz pobrezia-gune handiak eta, bestalde, badaukaz herri aberatsen arlo batzuk be. Ganera, Hego Amerika kontuan hartzen badogu, badauka beste herrialdeen artean holako buruzagitza ikutu bat. Kasu honetan, Brasileko Gobernuak soft librearen aldeko apustua egin dau eta bertako herri administrazinoko ordenagailuak holako softwareagaz dagoz.
Jakina, holako ideiak ez dira teknologia enpresa erraldoien gustukoak (Microsoft). Ezta ordenagailu merkeak ezta software librea. Euren negozioaren kontra doaz.
Horren aurrean, enpresa erraldoiek ideia eta asmo bat argitaratu dabe ‘zulo digitala’ murriztuteko. Gero bakotxak pentsauko dau zulo honen murrizketearen intentzinoa arlo etikoan (herri pobreei lagundu eta herrialde garatuen mailara igoteko laguntzinoa emon) edo ekonomikoan dagoan (herri pobreek ez daukie ordenagailurik garestiak diralako, orduan merkeagoak eginda gure negozioa bertara be zabalduko litzateke).
Microsoft enpresak ideia Banku Mundialari aurkeztu deutso eta honek baiezkoa emon deutso. Horregaitik, Banku Mundialak finantziauko leuke ordenagailuen erosketea.
Telefonoakaz, batez be eskukoakaz, egiten dan antzera egingo litzateke ordenagailuakaz. Ordenagailu bakotxa 600 euroan salduko litzateke. Erosleak 200 euro pagau behar ditu erosketea egiterakoan eta gainontzeko 400 euroak Banku Mundialak finantziauko leukez. Orduan, erosleak hileroko kuotei aurre egin beharrean (edozein bankugaz izaten dan legez), erabiltzaileak ‘txartelak’ erosiko leukez (telefonoakaz pasetan dan lez). Txartel horreek denporaldi baterako balio dabe eta amaitzen diranean beste bat erosi behar da. Txartelek ‘denporea’ balio dabe edota, bestela, erabili gura dogun programearen araberako txartela erosi behar da.
Ordenagailuaren erabiltzaileak 400 euro (gehi interesak, jakina) pagau arte erosi beharko leukez txartelok. Hortik aurrera, ordenagailua ordainduta dauka oso-osorik.
Microsoft-en kalkuletan dau gaur egun munduan 1.370 miloe familiak ez daukiela ordenagailurik euren etxeetan (sarritan etxerik be ez daukie eta). Zenbaki horretatik akaso 300-400 miloentzat badago merkadu kopuru bat holako ordenagailu ‘merkea’ eta finantziaketa sistema hau erabili leikiena.
Proeiktuaren lehenego aprobea Brasilen egingo da uda amaieran eta 30.000 – 50.000 ordenagailu merkaduratuko dira. Bigarren fase batean, Microsoft-ek Txinan, Indian, Mexikon eta Erusian zabalduko dau merkadu barria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!