Ordenagailuak sutan?
2006-09-28 02:00Orain ordenagailuak arriskutsuak izan leitekezala esaten deuskue. Kontua da ze sei ordenagailu eroangarri sutan hasi dirala. Sutan hasi dira bai eta antza, arazoa barruan daukiezan baterietan datza, larregi berotu eta sutan hasi diralako.
Orain ordenagailuak arriskutsuak izan leitekezala esaten deuskue. Kontua da ze sei ordenagailu eroangarri sutan hasi dirala. Sutan hasi dira bai eta antza, arazoa barruan daukiezan baterietan datza, larregi berotu eta sutan hasi diralako.
Saltsan dagozan enpresak Dell, Apple, Toshiba eta Sony dira. Lehen hirurek erabagi zehatzak hartu dabez: eurek egiten dabezan ekipoak Sony-ren bateriak erabilten dabez eta egunotako barrien ostean, erabagi zehatza hartu dabe, hau da, merkatuan dagozan ekipoak erretiretea. Hori dala eta, Dell enpreseak 4,1 miloe ordenagailu eroangarri erretirauko dauz (ekipo horreek Sonyren bateriagaz datoz). Apple enpreseak bere aldetik 1,8 miloe ekipo eta Toshibak 340.000 ordenagailu eroangarri erretirauko dabez, arriskuagaitik. Beste enpresa batzuk ez dabe momentuz holako erabagirik hartu, berbarako Fujitsu eta Hewlett Packard enpresek euren produktuetan be Sony bateriak erabilten dabez baina ez dabe ezelako arazorik izan eta ondorioz, ez dabe beste enpresek hartutako bideak jarraituko.
Kenduko dabezan ordenagailuak ez dira merkatuan dagozan guztiak, Dell enpresearen kasuan, 2004ko aprila eta aurtengo garagarrila bitartean saldutakoak baino; Dell enpresearen kasuan, ekipo guztien %18a gitxi gorabehera. Ekipo horreetatik 2,1 miloe Estadu Batuetan saldu ziran eta 1,4 miloe beste herrialdeetan.
Apple enpreseak iBook eta PowerBook modeloak (2003ko urria eta 2006ko abuztua bitartean saldutakoak) erretirauko dauz. Antza, horreetako bi sutan hasi dira eta erabiltzaileei kalte arinak eragin deutsiez. Horreetatik 1,1 miloe Estadu Batuetan saldu ziran eta 700.000 ekipo beste herrialdeetan.
Toshibak bere aldetik 340.000 ordenagailu eroangarri erretirauko dauz, Dynabook eta Dynabook Satellite modeloak, aurtengo martia eta maitza bitartean saldutakoak. Antza, ez daukie sutan hasteko arriskurik baina bai baterietatik energia bialtzeko arazoak topau dabezalako.
Honeekaz batera, Los Angeleseko aireportuan Lenovo markako ordenagailu eroangarri bat sutan jarri da (hau zazpigarrena izango litzateke). Hemengo kasuan be Sony-ren bateriak daukaz barruan baina oraingoz, Lenovokoek ez dabe ezelako azalpenik emon.
Beste alde batetik, Canon enpreseak be antzerako iragarkia kaleratu dau: 1,8 miloe fotokopiagailu aztertu eta konponduko dauzzla (bezeroarentzat doban) sutan jarteko arriskua dagoalako. 1987-1997 bitartean egin ziran 11 modelo dagoz zerrendan, horreetatik 820.000 Europan salduta, 140.000 Japonian eta 220.000 beste herrialde batzuetan.
Enpresak bat datoz, Dell, Apple eta Toshibakoek gauza bera esan dabe: ekipo horreek erretiraukeran sor daitekezan gastuak ez dabela eraginik izango ez bezeroan ezta enpresetan be. Horrek zer esan gura dau? Zor guztiak Sonyk pagau beharko dauzela eta lehen aurreikuspenen arabera, 150-200 miloe dolarreko gastuak izango dira. Baina aditu ekonomikoen esanetan, gastu honek ez dau ezelako arazorik sortuko Sonyren finantzetan. Kaltetuena Sony enpresearen fidagarritasuna eta ospea izango da.
Kontuak kontu, zorioneko ordenagailuak arriskutsuak ete dira gu bezero arruntontzat? Ia, kontuak atara daiguzan. Erretirauko dabezan ekipoak 6 miloetik gora dira eta sutan egon diranak sei izan dira (zazpigarrena oraindino baieztatu barik dago). Honek % 0,0001-eko akatsa dakar. Beraz, ez dago horrenbesteko arriskurik. Ordenagailuen enpresek holako erabagiak badaezpada hartu dabez, jakinik sute eta enparauakaz inor kaltetu ezkero, salaketak, epaiketak, isunak eta bestelakoak etorriko litzatekezala eta holako endredurik eta gasturik ez dabe gura.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!