Inprimigailua aukeratzerakoan kontuan hartu beharrekoak

Gotzon Plaza Informatikoa 2006-09-18 02:00

Sasoi honetan, teknologiagaz lotuta, ekipo barriak erosten dira sarritan. Umeentzako edo guretzako, ‘atxakia’ horregaz teknologia arloko erosketek gora egiten dabe irailean, tartean inprimagailuak.

Irailean gagozanez, gauzak bere onera datozela esan geinke. Onera edo txarrera, batek daki. Udea pasau dogu, udagoienean sartuko gara laster, lanera bueltan, umeak eskolara eta beste ikasturte bat (kuriosoa da, urtea urtarriletik abendura izan arren, nik neuk, behintzat, sarritan irailetik maiatzera doala esaten dot, eskola-aroa kontuan izaten dogu eta).

Ikastera (geu edo umeak) edo lanera, azkenean beste ziklo barri batean sartuko gara. Orain hasten dira, baita, asmo barriak: ez dakigu zein bilduma egiteko ideia, gimnasioan hasteko gogoa, udako erropak aldatu eta negukoak erosi eta holakoak. Sasoi honetan, teknologiagaz lotuta, ekipo barriak erosten dira sarritan. Umeentzako edo guretzako, ‘atxakia’ horregaz teknologia arloko erosketek gora egiten dabe irailean.

Normalean, gure helburu nagusia ekipo ona erostea da. Ekipoa garrantzitsua da, bai, baina ez daigun ahaztu, ordenagailuaz gan, inprimagailua be erabilten dogula. Ekipo informatikoa lanerako erabilten badogu, derrigorrez behar dogu inprimagailu on bat. Honako puntuak kontuan hartzea garrantzitsua da:

1.- Lehenengo-lehenengo erabagi beharrekoa zera da: inprimagailua laser teknologiaduna ala tintazkoa izango dan. Orain urte batzuk, beste teknologia bat be egoan, matrizialak. Oraindino erabilten dira dendaren edo supermerkaduren bateko tiketak inprimiduteko: puntutxoz osotzen dira letrak. Baina aspaldi baztertu ziran etxerako eta lanerako. Oraingo inprimigailuak laser teknologiadunak edota tintazkoak dira.

Laserdunak karuagoak dira baina, tintazkoetan, prezioaren atal nagusia tinta-kartutxoetan dago. Hau da, bata edo bestearen alde erabagiterakoan, kontuan hartu behar dogu hilean 3.000 orrialde baino gehiago inprimiduten badoguz, onena laser inprimagailua erostea dala. Bestela, tintazkoa. Bigarren gauzatxu bat be hartu behar dogu kontuan: papelean atarako doguna, koloretan dago ala idazki arrunta (folio zuria eta letra baltzak) izango da? Koloredun orriak inprimiduteko asmoa badaukagu, tinta asko gastauko dogu eta hoba da laserdun teknologia daukan inprimagailua erostea.

2.- Inprimakiaren kalidadea. Idazkien edo inprimidutako argazkien kalidadea puntutan neurtuko dogu, puntu pulgadako (gaztelaniaz ‘ppp-puntos por pulgada’, ingelesez ‘dpi-dots per inch’). Inprimagailu matrizial batek 60-90ppko kalidadea emongo deusku, tintazko batek 300ppp-koa eta laserrak 600 eta 1200 ppp-koa. Neurketak pulgadetan egiten dira, amerikar inprimagailu-egileen enpresek ez ebelako sistema dezimala erabilten.

3.- Tintazko kartutxoak. Holako inprimigailua erosterakoan ez dogu ahaztu behar batzutan kartutxoak inprimagailua bera baino karuagoak dirala. Koloredun orriak atarako badoguz (eta umeen etxeko-lanak holakoxeak izaten dira), hainbat kartutxo erosi beharko doguz. Txarrena zera izaten da: batzutan, inprimigailua kartutxoen prezioa begiratu barik erosten dogu. Hau da, inprimigailu batzuk ez daukiez bananduta tintazko kartutxoak (zian, magenta, horia, baltza, gorria, berdea eta urdina) eta bat agortu ezkero, guztiak aldatu behar doguz. Ezustekorik ez izateko, inprimigailua erosi baino aurretik holako kartutxo bategaz zenbat orri atara geinkezan jakin behar dogu. Kalidade oso onean dozena pare bat orri egin ondoren tintea akabetan bajaku, akaso kalidade eskasagoan inprimidutea izango da urtenbidea.

4.- Inprimiduteko abiadurea. Lau-bost orri papelean atara behar badoguz, abiadurea ez da garrantzitsua, baina egun osoan egon behar badogu papela ataraten, kontuan hartzeko ezaugarria da.

5.- Argazkiak inprimiduteko orduan, merkaduan tintazko inprimagailu bereziak dagoz. Baina hemen be elementu bi hartu behar doguz karuak eta ezustekoak emoteko modukoak.

6.- Inprimagailu-Fax-Eskanerra eta kopiak egiteko balio dauen elementu bakarra. Inprimagailu normal bat baino karuagoa izan arren, diru mordoa aurreztu geinke. Baina beti neurri batean, hau da, kopiak eta kopiak egin behar badoguz edota hainbat fax bialdu, holako inprimigailua ez da urtenbidea. Gauza bakotxa bere neurrian.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu