Pornografiaren ‘.xxx’ domeinua

Gotzon Plaza Informatikoa 2006-05-31 02:00

Zeintzuk dira munduan diru gehien mobiduten daben negozioak? Erantzuna guztion buruetan dago: sexua, drogak eta armak.

Zeintzuk dira munduan diru gehien mobiduten daben negozioak? Erantzuna guztion buruetan dago: sexua, drogak eta armak. Hiru horreetatik, akaso, teknologia gehien aprobetxau dauena sexuaren industria da. Horren adibide garbiak dira Interneten dagozan milaka edo miloeka sexu webguneak.

ICANN enpresa estadubatuarrak aspaldi kudeetan ditu Inteteko domeinuak. Aspaldikoa da, baita, sexuaren inguruko webguneei domeinu berezia jarteko ideia baina ICANNek kontrako jarrerea dauka. 2001ean hasi zan ‘.xxx’ erabilteko ideia indarra hartzen. Beste dominioen (‘.com’, ‘.org’...) antzera, ‘.xxx’ hau lehen mailako dominioa izango litzateke mueta horretako orrialdeetarako. Ideia hor geratu zan eta 2004an barriro indartu zan asmoa. Holan, errezagoa izango litzateke web porngrafiko bat topetea (bartara sartzeko zein ez sartzeko). Horretarako topaketak, azterketak eta akordioak topetan hasi dira ekimenaren bultzatzaileak baina oraintsu jakin danez ICANN erakundeak ezezko erantzuna emon dau. Eta ezezko hau jako bape gustau Europako Komisinoari, izan be, Martin Selmayr bozeroalearen esanetan, ‘erabagi hori presino politikoek bultzatuta hartu da eta ICANNen independentzia kolokan jarten dau’.

Bederatzi boto ezetz eta bost baietz izan da ICANNeko zuzendarien artean egindako botazinoaren emoitza. Arrazoi teknikok eta ez politikoak izan dira nagusi, erakundearen presidente Vint Cerf jaunaren esanetan. Baina Europako Komisinokoak ez dagoz bape konforme argudio horregaz eta presino politikoak aitatzen dabez. Zein presino? Nortzuk dagoz domeinuaren kontra? Alde batetik, erabagi horregaz Interneten pornografia legalizau egingo litzatekela uste dabenak dagoz. Bestetik, domeinu barriagaz euren jardueren ganeko kontrola zorrotzagoa izango litzatekela ikusten dabe askok eta askok.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu