Bideojokoetako indarkeriaren kontrako legea

Gotzon Plaza Informatikoa 2006-06-26 02:00

Estadu Batuetako zortzi estadu (Oklahoma, St, Louis, Indiana, Washintong, Illinois, Michigan, Kalifornia eta Minesota) lege proiektu baten atzetik dabiz. Proiektuak zera dino: ume eta gazteek ezin izango dabe biolentzia edota sexu hartu-emonak erakusten dabezan bideojokoak erabili.

Teknologiagaz lotura estu baino estuagoa daukan negozio honek dirutzea mobiduten dau urtero. Igaz, berbarako, 12.600 miloe dolarreko salmentak izan ziran. Konsola barriak ataraten dabez bata bestearen atzetik, hor dagoz ‘Xbox’ eta ‘Play 3’, besteak beste. Horreetarako, egunero garatzen dira bideojoko barriak, urtero 1.100 gitxi gorabehera. Jakina, talde horretatik apur batzuk baino ez dabe eukiko arrakasta sutsua, hau da, bigarren edota hirugarren bersinoak egiteko lortu behar dan arrakastea. Baina halan eta guztiz be, merkadua ondo baino hobeto horniduta dago.

Teknologiak lagunduta, bideojoko barriak gero eta errealidade ukutu gehiago daukiez: mobimentuak, paisajeak, jazkerak, musikea, argudioa... Gero eta landuago dagoz. Jokolariari gero eta aukera gehiago emoten jakoz gura dauen moduan jokatzeko bertako personaiakaz. Hasierako jokoakaz konparauta, ez dago alderik.

Baina garapen horrek beste ondorio batzuk be badakarz: jokoetan, indarkeria da nagusi eta errealidadeagaz daukien antzekotasuna ikusita, gurasoak arduratuta dagoz. Azkenean, politikan be eragina izan dau ardura horrek. Politikan eta politikoakan.

Estadu Batuetako zortzi estadu (Oklahoma, St, Louis, Indiana, Washintong, Illinois, Michigan, Kalifornia eta Minesota) lege proiektu baten atzetik dabiz. Bertako gobernadoreek (estadu bakotxeko agintaririk nagusienak) HB3004 lege-proiektua izenpetu dabe eta Kongresuan eztabaidatuko dabe, lege bihurtzeko amesagaz. Proiektuak zera dino: ume eta gazteek ezin izango dabe biolentzia edota sexu hartu-emonak erakusten dabezan bideojokoak erabili.

Oklahomako gobernadorearen esanetan, ‘biolentziak sekulako hazkundea izan dau bideojokoetan eta gurasoak arduratuta dagoz; legeak euren seme-alabek erabilten dabena kontroletako aukerea emoten dau’.

Jakina, bideojokoetako industria ez dago bape ados erabagiagaz. ESA erakundearen (Entertaiment Software Association) ustez, proiektua Estadu Batuetako kostituzinoaren kontra doa, batez be adierazpen askatasuna eta prensa askatasuna bermatzen dituan artikuluen kontra. Hori dala eta, ESAk epaitegietara eroan dau lege proposamena eta kasu gehienetan irabazi egin dabe; Kalifornian (oraindino testua aztertzen dabiz) eta Minesota eta Oklahomako estaduetan (epaiketa prozesua oraintsu hasi da).

Baina sortutako zaparradea Kongresura be heldu da eta han batzartu dira arazoaren ganean berba egiteko. Batzarrean, banatzaileen lana be kritikau zan. Kongresukide batzuren ustez, saltzaileek erosleei nortasun agiriren bat (Estadu Batuetan ez dago NANik) eskatu beharko leuskie batez be bideojoko horrek ‘helduentzako’ markea euki ezkero (han, helduentzako jokoek ‘M’ letrea daukie azalean).

Gazte bati holako jokoren bat saldu ezkero, benetan isun gogorrak jasoteko mehatxua daukie saltzaileek. Baina bertako enpresek diseinauta daukien sistemearen arabera, jokoen ia % 80k ‘M’ hori daroa eta tartean gazte eta ez hain gazteentzat hain erakargarriak diran akzinozko bideojokoen % 31 dagoz.

Dana dala, hango neurriak eta Europa mailan daukaguzanak ez dira ezta antzekoak be. Pelikulen kasuan, zuzendari europar bat baino gehiago geratu da harrituta beraren filma nagusientzako 'M’ bategaz ikusi ostean. Ondorioz, ikusteko modukoa izan arren, hainbat gaztek ezin izango dabe ikusi filma, negozioaren kalterako.

Eta indarkeria erakusten daben bideojokoen kasuan, zeren aldeko apustua egiten dabe produktoreek? Askatasunaren alde ala euren negozioaren alde?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu