Euskal Herriko 162 musika taldek agur esan deutse Spotify plataformeari
2025-11-19 08:38 MusikeaEntzuleak be deitu ditue boikotari eusteko.
Euskal Herriko 162 musika taldek Spotify plataformeari agur esan deutse, euren kantu guztiak kenduz. Iruñean egin dabe agerraldia, Musikariak Palestinarekin plataformearen eskutik.
Abuztuan hasi ziran Spotifyren kontrako mobimentua sortzen Euskal Herrian. Arrazoietako bat, ondokoa da: Daniel Ek, Spotifyko buruak, dron militarrak egiten dituan Helsing Defense armagintza enpresan 700 miloe euroko inbersinoa egin izana.
Halanda be, ondokoa nabarmendu gura dabe: multinazionalen esku dagoan plataforma batek, dana dalakoa izanda be, nekez ditu eskuak garbi. Beraz, horreetako bat seinaletan gagoz: Spotify. Jakin badakigu, Spotifyrentzat ez garela inor, baina gauza bat argi esaten deutsagu Spotifyri, ez daiala ezer izan guretzat. Horreezaz gan, azpimarratu gura dogu Musikariak Palestinarekin ez dala jaio gremiokideak seinaletako helburuz, izan be, badakigu Euskal Herriko musikarion kasuistikea eta lehentasunak desbardinak dirala.
Kontuak kontu, 162 musika taldek, guztira 650 musikari baino gehiagok, osotzen dabe zerrendea, besteak beste, Audience, Birkit, Bloñ, Borla, Borrokan, Chulería Joder!, Dena, Eire, Esanezin, Fermin Muguruza, Galder, Gaizka Insunza, Glaukoma, Ibil Bedi, Ines Osinaga, Inoren Ero Ni, Joseba Irazoki, Jon Maia, Kokein, Kortatu, La Furia, Lide Hernando, Mihise, Monsieur leCrêpe, Mursego, Naxker, Negu Gorriak, Orbel, Pelax, Perlata, Peru Galbete, Physis vs Nomos, Rodeo, Vibora, Xak, Xutik eta Zinez.
Entzuleak be animau ditue sionismoaren kontrako eta palestinar herriaren alde egin deien.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
