Ainhoan segiduko dau Xilabak zapatuan
2025-11-19 07:50 BertsolaritzeaZemendiaren 22an, zapatuan, Ainhoako Elkartetxean izango da saioa.
Domintxaineko bigarren saioaren ondoren jatorku lehen faseko hirugarren Saioa, Ainhoako Elkartetxean egingo dana arratsaldeko 17:00etan.
Ainhoako saioan kantauko daben bertsolariak:
- Battitt Crouspeyre Monaco.
- Johaine Sarraillet Arrizabalaga.
- Mizel Mateo Sallaberry.
- Patxi Iriart Hiribarren.
- Ramuntxo Christy Biscay.
- Xan Alkhat Duhart.
Gai-emoile lanetan Amaia Castorene Luro izango da. Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da bigarren fasera eta ganerako bertsolariak puntuazinaoren arabera.
Epaile lanetan, barriz, Zuhaitz Olazabal Susperregui, Abel Zabala Elizazu, Lur Renteria Maleta eta Ortzi Murua Berra ibiliko dira. Eta idazkari lanak Mae Laskarai Laganek egingo ditu.
Sarako Olhain ikastolako gurasoek segurtatuko dabe ostatua.
Sarrerak erosi hemen. Saioaren egunean, 16:00etatik aurrera eskuratu hal izango dira herriko gelan bertan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
