Eder Portoles Bandek lehenengo diskoa dakar

Bizkaie! 2025-11-18 13:23   Musikea

e-motion izenekoa Bilboko Bilborock Aretoan aurkeztuko dau zemendiaren 20an.

Euskal kantariaren diskoa Oiartzungo (Gipuzkoa) Meca Studiosen grabau eban Mikel Ezeizak eta Kike Mora musikari, konpositore eta produktoreak bateratu eta masterizau eban.

Berezko konposizioen bilduma dotore eta dinamiko batetik harago, egilearen nortasuna, sensibilidadea eta ahots parebakoa topauko ditugu e-motionen. Ezaugarri horreek soularen eta poparen inguruan mobiduten dira atzealdeko oihal legez jazzez eta Lovely girl abesti hunkigarrietan edo Deeply jantzagarrian nabarmentzen diran beste hainbat eraginez zipriztinduta, Sade edo Erykah Baduren antzeko abeslarien tradizinorik onenean. Jai giroa eta disko musikearen eta bluesaren gomutak buztartzen dituan diskoa da, besteak beste, Gladys Knight & The Pips, I've got to use my imagination, Badakit lako abestietan sensibilidade dosi handiakaz kontraste lez, euskeraz interpreuta eta Donny Lopez musikari, produktore eta maisu gaztearen laguntzea dauena: Musikenen lizentziaduna eta Rice & Groove bandeagaz Enlace Funk sarietan saritua, gaur egun Donny's Black Shoes proiektuaren buru dalarik.

Ederrek gaztelaniaz Luz de luna idatzi eban, R&B, Jazz eta Funken zertzelada argiakaz eta Aretha Franklin handiaren A natural woman birsortze bikainagaz amaitu eban.

Eder Portolések martxan jarri dau e-motion izeneko lehen lan bikain hau. Mobimentu zehatz eta kontziente bat, dardaratzeko eta dardararazoteko asmo bakarrari jarraitzen deutsen horreetako bat, emozinoz egina, hunkitzeko dauen gaitasuna ondo baino hobeto ezagutzen dauena.

Entzun: Eder e-motion medley.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu