'Etazetak' eta 'Zerobi' taldeak sailkatu dira finalerako

Bizkaie! 2025-11-18 12:18   Bertsolaritzea

Hurrengo finalaurrekoa bihar (hilak 18) izango da, Gernika-Lumoko Elai-alai Aretoan.

Bertsolari Gazteen BBK Sariketako lehenengo finalaurrekoak jokatu ziran atzo arratsaldean Mungian. A moltsokoen finalaurrekoa izan zan lehenengo, 18 urte artekoena; eta, B moltsokoena gero, hau da, 25 urte arteko gazteena:

  • A moltso: Ari garela, ari garela eta Etazetak taldeak.
  • B moltso: Maiixo eta Zerobi taldeak.

Ondoko honeek izan dira bertsolariak:

- 18 urtera artekoetan:

  • Ari garela, ari garela: Maddi Aurtenetxe, Naroa Iturriotz eta Uxue Solabarria.
  • Etazetak: Emile Zabala, Ekhi Zuluaga eta Aiala Irurtia.

- 25 urtera artekoetan:

  • Maiixo: Ixone Asategi eta Maite Sarasola.
  • Zerobi: Irune Basagoiti eta Maider Altuna.

Gazteenetan Etazetak taldeak batu zituan puntu gehien. Nagusietan, barriz, Zerobi taldeak. Beraz, talde biak abenduaren 4ko finalera sailkatu dira.

Mungiako saioko aurkezlea Jone Larrinaga Dañobeitia izan da eta epaimahaia Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Beñat Romero Maguregik eta Miriam Juaristi Urizarrek osotu dabe. Idazkari lanak Igor Menika Bengoetxeak egin dau.

Kontuak kontu, irabazi daben taldeak abenduaren 4an Zornotzako Zelaieta zentroan jokatuko dan finalerako sailkatu dira. Finalean kantauko daben beste bi taldeak bihar, hilak 19, Gernika-Lumoko Elai-alai Aretoan jokatuko dan finalaurrekotik aterako dira. Saioa 18:00etan izango da. Sartzea doban da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu