Blossom Dúo bikotea hartuko dau Muskizko Meatzari Aretoak datorren zapatuan
2025-11-19 09:54 MusikeaHerrijazz Ibiltaria zikloko zazpi hitzorduetatik azkena.
Musikene, Gasteiz, Getxoko eta Donostiako Jazzaldiak eta Quintanilla de la Ribera, Alegria-Dulantzi, Legazpi, Erriberri zein Muskizko Udalak kolaboratzaile izan dira aitatu ekimenean.
SGAE Fundazioak HerriJazz Ibiltariaren zikloa amaitutzat joko dau eta bere azken kontzertuari ekingo deutso Muskizko Meatzari Aretoan, zemendiaren 22ean, zapatuan, arratsaldeko 19:00retan. Protagonista Blossom Dúo bikotea dogu, Amaia Lanaspa abeslaria eta Noemí Rodríguez pianistea, hain zuzen be.
Danetara, mila bat ikus-entzule batu ditu aurtengo esperientziak Euskal Herriko zazpi udalerritan.
Ekimenaren helburua bikotxa izan da: gorabidean doan talentua bultzatzea, oso maskulinizauta dagoan sektorean emakumeen presentzia indartzea eta jazza zabaltzea Euskadi eta Nafarroako hainbat udalerritan, holako ekimenak ez baitira askotan egiten. Zazpi kontzertuk osotzen dabe erakustaldia, Musikene Donostiako Goi Mailako Musika Ikastegitietan ibilitako talde bigaz: Blossom Dúo eta TRIZ Quintet.
Musikenen ibilitako bigarren taldea, Blossom Dúo, Alegria-Dulantzin, Legazpin eta Oliten ibili da. Lehenengoa, Beatriz González (TRIZ Quintet) Musikeneko ikaslea buru dauen boskoteak, gogoz zapaldu zituan Euskadiko, Gasteizko, Getxoko eta Donostiako generoaren hiru jaialdi nagusietako agertokiak, berauen bigarren kolaborazinoan igazkoaren ondoren, 2025eko bagilaren 27tik zemendiaren 22ra.
Taldeak
- Blossom Dúo
Musikenen sortutako ahots-piano-jazz bikote artistikoa (Amaia Lanaspa abeslaria eta Noemí Rodríguez pianistea). Adiskidetasunak eta musika estilo honen arrekoo maitasunagaitik alkartuta, taldekideek askotariko errepertorioa lantzen dabe, tradizinoa eta modernidadea nahastauta, Cecile Mclorin eta Keith Jarret abestietatik hasita, baita abesti propioak be. Jazzari daukotsen pasinoa transmitidu eta konpartidu nahi dabe, bikotearen formatu intimo baten bidez.
- Triz Quintet
Musikeneko ikasleak dira, boskotea, hain zuzen be, jazz-ahotsaren idea klasikoa aztertu eta erabarrotu nahi daben artistak. Taldearen errepertorioak gai estandarrak batzen ditu bere abesti propioakaz buztartuta. Ondokoak ditugu: Beatriz González (abeslaria); Eneko Diéguez (saxofonistea eta flautistea); Raúl Pérez (pianistea); Beltrán del Álamo (bajistea); eta Iker Hernández (bateria).
Proiektu hasibarria, gaur egun Euskadiko Goi Mailako Musika Ikastegian jazz kantuaren espezialidadea ikasten dabilen emakume gazte baten laguntzinoagaz, Willems International Choir taldeko kide izandako da Beatriz González biolinisteagaz, hain zuzen be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
