Azken finalaurrekoa jokatuko da zapatuan, Markina-Xemeinen

Bizkaie! 2025-11-19 08:08   Bertsolaritzea

Markina-Xemeingo Uni frontoian izango da.

Orduantxe osotuko da Bertsolari Txapelketako finalisten zerrendea. Zapatuan, zemendiaren 22an, finalaren aurreko azkenengo hitzordua izango dabe Bizkaiko bertsozaleek. Markina-Xemeingo Uni frontoian izango da azken finalaurrekoa, arratsaldeko 17:00etan. Saioa amaitu eta finalera sailkatutakoen zerrendea ezagutuko dogu.

Saioan, sei bertsolari honeek kantauko dabe:

  • Gorka Pagonabarraga Agorria.
  • Imanol Uria Albizuri.
  • Jone Uria Albizuri.
  • Oihana Bartra Arenas.
  • Txaber Altube Sarrionandia.
  • Xabat Galletebeitia Abaroa.

Gai-jartzaile beharretan Zihara Enbeita Gardoki ibiliko da. Epaile, barriz, ondokoak: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Garazi Mendoza Agirre, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanak Itziar Basterretxea Olarreaga egingo ditu.

Sarrerak salgai eta zuzenean be saioa jarraitzeko aukerea egongo da EITB4n.

Erosi sarrerak hemen. Saioaren egunean oraindino sarrerarik balego, Uni frontoiko txarteldegian egongo dira, 16:00etatik aurrera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu