Esklabutzea barriro?

Gotzon Plaza Informatikoa 2006-08-23 02:00

‘Outsourcing’ esaten jako, enpresa batek kanpoko beste bat (merkeago dan beste bat) kontratetan dauenean berari jagokon lana egiteko. Enpresa munduan eguneroko kontua da hau.

Lan arloan, gure lantegiak zarratu eta beste herri batzuetara eroaten dabez, produkzino kostu merkeagoen atxakiagaz; kanpoko langileen soldatak, materialak, aseguruak, lan-baldintzak, ingurumenaren errespetu eskasa eta bestelako arrazoiak nahikoa dira aldaketea egiteko eta, beraz, Txina, India, Hego Ameriketara edo ta Afrikako herrialde batzuetara doaz gure lantegiak. Produzinoa gero eta urrunago dago gure herrietatik eta horrezaz ganera, enpresetako arduradunek enpresa merkeagoak kontratetan dabez kostuak murrizte aldera. Akaso, bigarren horrek beste hirugarren bat kontratauko dau lana egiteko eta katea luzea izan daiteke. Azkenean, lana egiten da baina batek daki zelako baldintzetan; baina beste galdera bat be egin geinke, nora joan da lanaren kostua? nondik geratu da dirua? Egoera horri globalizatutako mundu honetan, ‘outsourcing’ esaten jako, enpresa batek kanpoko beste bat (merkeago dan beste bat) kontratetan dauenean berari jagokon lana egiteko. Enpresa munduan eguneroko kontua da hau.

Baina giza adimenak ia ez dauka mugarik eta beste mota bat be agertu da, batez be punta-puntako teknologiei esker: ‘crowdsourcing’. Eta hau zer da?

Enpresa batek, txikia ertaina edo handia izanda, euren kostuak murriztu guran zera egiten dabe, laguntzinoa eskatu, berbarako Internet bidez euren proiektuak aurrera atarateko. Adibide garbiena oraintxe telebistan ikusten dogun produktu batena da: Coca-Cola enpreseak bere produktu barria plazaratu dau (Coca-Cola Zero izenekoa). Telebistan eta mundu mailan publizidade kanpainea sortu dabe eta hor dagoz ba iragarkiak han eta hemen. Baina, Internet mundua zelan geratzen da? Ez daigun ahaztu mundu hau, teknologiaren arloa gero eta garrantzitsuagoa da eta enpresek batez be euren publizidade kanpainetan gero eta ardura handiagoa erakusten dabe. Gaiaren harian, lehiaketa antzeko bat preparau dabe: enpresako produktuakaz iragarki bat diseinetea da internautentzako beharra. Aurten, edari horren 120. urteurrena dalako atara dabe produktu barri hori eta internautei zera be eskatu deutsie, bialdu behar daben bideoan dantza eta Coca-Coleagaz lotuta dagozan pasarteak aurkezteko. Enpresako publizidade arduradunek nahikoa material izango dabe euren proiektuetarako eta sano merke, izan be, irabazleak iPod Video bat irabaziko dau; enpresa erraldoiak zenbat eta zelako ideak jasoko dauzen kontuan hartuta huskeria, publizidade munduan ideiek ez daukie preziorik eta.

Beste alde batetik, batzuen esanetan, Wikipedia Interneteko enziklopedia bera be azken batean crowdsourcing-ez egina dago, egileak mundu guztiko bolondresak diralako eta euren lanagaitik ezer ez dabelako kobretan.

Edozelan be, enpresak ez eze, erakunde publikoak be hor dabilz. Hor dago MIT famatua (Massachussets Insitut of Technology); aitatutako bideak erabilten dauz soft eta hard barria garatu eta aprobak egiteko. Demoa garatu eta aprobak egiteko holako jente talde bati eskaintzen deutsie, normalean ezelako soldata barik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu