Haize-Arrosak 'Magala' diskoa aurkeztu dau
2025-11-27 11:23 MusikeaEntzun hemen.
Magala diskoa oso lotuta dago emakumeekaz, baita tradizinoegaz eta transmisinoegaz be. Ez dau bakarrik emakumeen belaunaldien arteko lotureaz berba egiten: lagunen, komunidadeen, kolektiboen eta gizartearen arteko transmisino mueta ezbardinei be heltzen deutso.
Abestiak, esperientzia propioetatik, emozinoetatik, burruketatik eta kezketatik sortu dira. Gainera, bakotxak mezu bat dauka: musikearen bitartez entzuleari helarazo gura jako, disfrutau eta ulertu deian, gizarte askeago eta konzienteago batera bidea eregiteko.
Musikeari jagokonez, folka jorratzen dabe, baina estilo ugari buztartzen dira, folk-fusino lako zerbait deitu daitekeana. Abestiak gitarra akustikoan eta biolinaren laguntzeaz jorratzen dira, instumentru elektroniko barik.
Proiektu horrek Haize-Arrosak egin gura izan dabena islatzen dau, halanda ze, bere tokia topetan hasi da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
