Kapsula Jaialdia Bilboko auzo historikoetara hurreratuko da

Bizkaie! 2025-11-27 08:02   Kulturea

Abenduaren 11tik 14ra, dobako 15 ikuskizun tarteko dirala.

Laugarren urtez, Bilbok Kapsula Gabonak Mikroantzerki Jaialdia hartuko dau. Abenduaren 11tik 14ra izango da eta Alde Zaharreko, San Frantziskoko, Bilbo Zaharreko eta Atxuriko kultur espazioak eta dendak sormenez, umorez eta emozinoz betetako espazio konbertiduko ditu. Bilboko Udaleko Bardintasun eta Jai sailak eta BilbaoHistorikok atondutako programea da.

Aurkezpenean ondoko honeek parte hartu dabe: Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Bardintasun eta Jaietako zinegotziak, Borja Elorza BilbaoHistorikoko buruak eta Gurutze Beitia jaialdiko  zuzendariak. Beitiak ondokoa adierazo dau: antzerki-ibiltaldi intimoa proponiduten dogu, 15 ikuskizun, 29 artista eta publikoaren eta agertokiaren arteko oztopoak hausten dituan formula bategaz. Alde Zaharreko, San Frantziskoko, Bilbo Zaharreko eta Atxuriko dendak, tailer artistikoak eta espazio kulturalak ustebako eszenatoki konbertiduko dira

Era berean, Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Bardintasun eta Jaietako zinegotziak adierazo dauenez: jaialdiak Gabonetako aisialdiko programazinoa osotzen dau, gure auzo historikoak kulturaz betez.

Ikuskizun guztiak doban izango dira, 15 eta 20 minutu iraupena izango dabe eta, besteak beste, ondoko honeek ikusteko aukerea dago: Gorka Aguinagalde, Maribel Salas, Txemi Parra, Ugaitz Alegria, Susana Soleto, Iñaki Maruri, Mitxel Santamarina eta Gurutze Beitia.

2.500 ikusletik gora

Jaialdiak euskal arte eszenikoak sustatu eta antzerkia publikoari hurreratu gura deutso, Bilboko auzo historikoetan kulturearen eta merkataritzearen arteko alkarrizketea sortuz. Igaz, 2.500 ikusletik gora izan ziran: aurton, kopuru hori gainditzea espero da.

Borja Elorzak, BilbaoHistorikoko buruak, ondokoa adierazo dau: antzerkiaren mundua publikoari hurreratu gura deutsagu, bertan parte hartuz, proposamen dibertigarri eta lotsabakoen bidez, balioa, arimea eta nortasuna daben espazioak okupauta. Baina, batez be, uri baten eta bere auzoen benetako esentzian esku hartzen saiatuz. Bilbotar gehiago erakartea espero dogu.

Egitaraua 

- Abenduak 11.

  • 19:30 – Heroiaren mina. Berreginen Museoa.
  • 19:30 – Kaiting in the night. Maiuki.
  • 19:30 – El incidente. Altaflama kandelak.

- Abenduak 12.

  • 20:15 – Ni arriba ni abajo. Equivalenza.
  • 20:15 – Destiny driver. Oráculo de Delfos.
  • 20:15 – ¿Fumas?. Óptica Jesús.
  • 20:45 – Swamp stringband. Plaza berria.

- Abenduak 13.

  • 12:00 – Esto es la guerra. La ilusa.
  • 12:00 – Anestesia total. Flores para Venus.
  • 13:00 – Varietres. Mariaren Bihotza Plaza.
  • 20:00 – Cosas de familia. Hotel Bilbi.
  • 20:00 – Sopa. Bego Elexpe photoart.
  • 20:00 – Hil da jainkosa. Gankoa jewellery.

- Abenduak 14.

  • 12:00 – Naiz. San Frantziskoko aztarnategia.
  • 12:00 – Papel pintado. Expogela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu